Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdi Aroko Ahetzeko mandoko laborariak, ardiak, behiak eta urdeak hazteko lur gabe geratzen ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Garai hartan euskal xerri arrazako 50 urde baizik ez zeuden. Herria 2005-09-29
Urdearen ordez, oilaskoa, indioilarra eta tankerakoak baliatzen dira produktu klasiko eguneratuak moldatzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.
Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
Bazter ilun batean urderen baten kurrinka sumatu ote nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.
Urdeen usaina soinean diat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.
Ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea. - 0. orr.
Idoloei aldareak, toki sakratuak eta jauretxeak eraiki behar zizkieten, eta urdeak eta abere kutsatuak eskaini. Elizen arteko biblia 1 M 1,47
Urde zuri eta beltzak. Herria 2001-03-01
Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.
Sudurra beti lurrerantz zuzendurik zeukaten urde marradunen bizkarra hauteman zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Nahiz baden ere Allier eskualdeko urde hazle bat, 40 urte huntan han dena. Herria 2004-03-04
Laborariak, behi, urde hazkuntzan ari dira, baita ere indi-oilarrean. Herria 2003-05-22
Josette Arrayet teknikalaria, urde arraza horren hazkuntza azkar laguntzen eta sustatzen duena. Herria 2001-03-01
Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Mahaiaz bertzaldera, poliziaren urde hats latza aditzen ahal nuen, hain bainuen gertu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Ezen gaur egun andere zurien partez, ibaiak zikinkeriaz, urde pizorrez eta hondar industrialez mukurutuak baitaude. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 32. orr.
Ikusten duzu urde-puxika ematen duen bizkar hori? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.
Haurraren sortzea ez zen urde-ehaitea, hor misterio bat gehiago bazela aitortu zuen bereber neskato herabeak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Dardaraz zegoen bere sasiaren atzealdean: urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
"Jende urdea", berak deitzen dionez, kurrixka egiten duelakoz erretzean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.
Federicok era misteriotsuan esaten zuen mentura gaiztoaren lagun zirela, gauez ibiltzen zirela begiak mozorroz estalita beren ama urdeen lotsa beltzak ezkutatzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.
Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.
Gizonak urde galantak dira neska gajookin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.
-Urde handiak hitz egin nahi du -esan zuen Olgak ahapeka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 55. orr.
Urde potolo hura jantokian sartzera zihoan Mikelek berriro besotik heldu zuenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.
Ongi ohartu nintzen urde zerri hark baliatu egiten zituela zerbitzu haiek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Gainera, urde zikin horrek txanpon handietan eman zidak dena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.
Urde asasino horrek ez du beste ametsik: Paris, Paris eta Paris. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 307. orr.
Ordurako dozena bat guardia zibil zain geneuzkan finka barruan, urde haiek bazekiten joango ginela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 61. orr.
-Zerria, urde zerria! -Danik, biei begira. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.
Xingar kailu bat murtxatzen ari balitz bezala. urde zerria! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Urde ustela! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 149. orr.
ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hoa bista honetatik, urde faxista, alaina -Kattalinek ez dezake bere haserrea ezti. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 188. orr.
Urde galantak zuek, mutilak! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 52. orr.
Horixe da zuk nahi zenukeena [...] zure emazteak inoiz jan ez dizuna nik jan niezazun, urde alaena! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.
Urde zikin hori! -esaten du Joanak. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 127. orr.
-Isilduko hiza urde zikina! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.
Urde alua, etzeak niri holoko putz handik esan! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Puta-urde doilorra! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 245. orr.
Itsas hegi hauetara itsas urde edo foken bila jaisten dira. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 137. orr.
Ziztuan Lampauletik atera nintzen, Enez Eussa III ospetsuaren itsas urde marraka marrantatuak entzuteko justu heldu nintzen portura. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.
Jendearen isiltasuna, usainak, ibilerak, so gatibatuak, etorkizunez jadanik biluziak eta metroaren itsas urde marrakak enetako orduan, ama ontzia bezain premiazkoak ziren. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.
Oraingoan, ez, oraingoan ez duk libratuko urde-lerde hori! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 67. orr.
Gure kontura aberastu, hori egiten ditek urde-lerde horiek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Ikas ezak, ikas ezak, tedesko urde-lerde zakil horrek, dena badakizuela uste duzue-eta! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
-Burua apurtuko diot bizkarroi urdeustel horri. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.
Okindegiko nagusi urdemutur harentzat ari nintzen ni lanean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.
Papao urdezerria! -oihukatu zion bere onetik irtenda-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.
itsas urde (3); urde lerde (3); urde xuri (3); urde zerri (3); urde zerria (3); urde zikin (5); urde zikina (12)