Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uraza (orobat uhaza g.er. eta urraza g.er) 1 iz konposatuen familiako baratze landarea, gatzozpinduta jaten diren hosto zabal leunak dituena (Lactuca sativa).

Morroi bat urazak aldatzen ari zen; Claudek eta Florentek ez zioten lana eten nahi izan, eta sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Usteltzen ez diren tomateak, guk nahi dugunean hazten diren baratxuriak, ur gutxiago behar duten urazak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

Orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen, uraza eta eskarolen berde delikatuak han, azenarioen koral gorria, arbien boli kolore hitsa, harago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Orburu mordoak, babarrun eta ilar pilak, lasto izpiz loturiko uraza erromatarren metak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Bere sardexkaz uraza baten buru kizkurra eta zuria zatitzen ari zen Ellen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

Josephek ekarri du berekin desertuan atzeman halako suge musker bat; hezi du, jatera emanez uraza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Perla beltzen biribilak ziruditen uraza-orrien gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

11.eko lehen solairuko auzokidea -inspektorearen emaztearen sukaldaria-, uraza-buru bat eta bi kilo patata eraman zituena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Uraza, tipula, porru eta apio ildoek berunezko soldaduen desfile bat ematen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus