Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren semeak bien bitartean upategira jaisten dira eta edaten dute ardo hartatik mozkortu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Upategiak eraberritzeko egindako lanek aurtengoan izan dute eraginik, izan ere, hotza kontrolatzen duten instalazioetan ez baita izan beroaren zoritxarreko eraginik. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Upategia zen tunela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Marik Martintxo kobazuloan sarrarazi eta barruko tunel-labirintoan barrena upategira eraman zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Hemen esaten da upategi bateko ardoa isuri zelarik, San Antoniok ardoa upel barrura itzuli zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.
Jendeak nahi duena esango dik, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.