Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Untxiak ez dira animalia atseginak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Agian untxia zen; agian satorra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.
Untxi haiek, Commendatorearen aginduz, zein bere kaiolan bizi ziren, ar eta eme, ezkongabetasun zorrotzean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Untxiek untxitegira egin zuten ihes, izuti, kaiolako egonaldiak gogortutako oinen bultzadaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Oilaskoak eta untxiak haztea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.
Kentzen genion tigreari begietarik oihala, eta untxien eta erbien gibeletik abiatzen zen hura, jauzi arin ezin bizkorragoetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.
Bere untxia, Binky..., azeri batek akabatu du. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Zakur begi-bakarra hartuta, goiko zelaietara joan nintzen untxiak ehizatzera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Ehiza larririk izan balitz, gustatuko zitzaiokeen mendira joatea; baina untxiak botatzeko, nahiago zuen etxean geratu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.
Untxia hiltzeko erabiltzen den bezalako kolpea eman zidaten. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Argiñanok untxia zelan prestatzen duen begiratzen dut, lerdea daridala. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 113. orr.
Untxi bat jan zuten egun hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.
Salda beroa eta baserrian hazitako untxia patata purearekin. Berria - Kirola 2004-06-16
Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Amaren bila dabilen untxia bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 141. orr.
Kapelutik untxiak ateratzen dituen magoak bezala. Berria - Kultura 2004-12-29
[Sagua] egokia zen immunitatea aztertzeko, baina immunologoek untxia erabiltzen zuten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.
Untxien obuluetatik giza zelula amak lortu nahi dituzte. Berria - Gaiak 2006-01-13
Untxi zuri gizen bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Untxi erraldoi baten gordelekua ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.
Erakusmahaiaren azpian, kutxa batean, untxi bizi batzuek lepoa luzatu eta haren gona usaintzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.
Azpil obalatu batean, untxi larrutu bat zegoen etzanda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Inoiz jan dudan untxi errerik gozoena eman ziguten. Berria - Kultura 2004-12-22
Zeren ukituaren eztiaz babesten nauten larrukiak baititut laket, untxi larruz edo azeri larruz eginak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.
Platerkada bat untxi-haragi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.
Untxi obuluak erabiliz zelula amak lortu zituen ja 2003an Txinako Huizhen Sheng zientzialariak. Berria - Gaiak 2006-01-13
Untxi pusketen azpian barazkiaren kolore berdea ikusteak nazka eman zidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Untxi sudurra zuenak kulero batzuk hartu zituen eta sinestarazi nahi zigun tabako usaina zutela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.
Txabolan, oilo eta untxi kaiola artean etzan ginen, uzkurtuta eta isilik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Untxi-bikoteen segida hori erakutsiz, zenbakien segidaren nozio matematikoa asmatu zuen Fibonaccik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.
Etxerakoan, han ekarri ohi genuen untxi-pila, eta amuarrain zenbait. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.
Osabaren jaka zahar bat, untxi eta tabako usaina zeriona. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Apustu egin zidan baietz untxi-gorotzak ere jateko gai izan Big Joe. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.
Untxi-angorak eta untxi-ahariak, hamsterrak, jerboak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Untxi zulo baten sarreran etzanda geratu zen [zakurra] isatsari eraginez. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Untxi-zulo batean ezkutatuta egon behar zenuke eta. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.
· Sarreratik hurbil, lurrean sartuta, alde batera okertutako seinale bat zegoen, "Untxizulo" zioena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.
untxi gorotz (4); untxi larruzko (4); untxi sudurra (3); untxi txiki (3)
untxiak bezala (4)