Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

unibertso 1 iz izatea duten eta izan duten gauza guztien multzoa. ik mundu.

Unibertsoa, izan ere, gauza guztien kontzeptzio osoa da, eta izarrez osatua dagoen zerua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik: izan ere, planeta bakoitza duk mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Su bat jarri zuen Filolaosek unibertsoaren erdian, eta, haren inguruan biraka, Lurra, beste planetak, eta eguzkia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Eguzkiak, berriz, hilabeteko tartea egiten du zeinu baten espazioa zeharkatzeko, hau da, unibertsoaren hamabiren bat egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Saturnok, berriz, unibertsoaren ertzetik hurbil egoteagatik, zeruko eskualde izoztuak ukitzen ditu, eta izugarri hotza da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Zuzena zara, Jauna, eta zuzentasunez gobernatzen duzu unibertsoa.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,15

Lehenengo Motorra ez da mundutik at, unibertsoaren inguruan dago, baina fisikaren premisetatik urrun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Dotrina filosofiko bat hasieran unibertsoaren deskribapen sinesgarri bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Zeren ulertu bainuen unibertsoa, atsedenik eta mugarik ez dakien unibertso hau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 155. orr.

Unibertsoa legearen mende zegoela eta ez kaosaren esku; eta fede honen aro moderno beranteko bertsio deista edo ateista hau zen: unibertsoaren legea "naturaren legeen" sistema bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Unibertsoko materia iluna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Unibertsoko gauza guztiak handitu eta diametroz orain diren halako hamar bihurtuko balira, ezer ez litzateke izango lehen baino handiago.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

Euren adimen ergelez ezin dute unibertsoko gauzen harmonia eta doitasuna begipean hartu eta ulertu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Unibertsoko izaki bakarra balitz bezain bakarrik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Jakin behar da, unibertsoaren osotasunaren eta gizabanakoaren arteko antzaz esan duguna gorabehera, ez dela hori gizakia mikrokosmos bat dela esateko arrazoia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak, euren genero eta ordenan hartuta, unibertsoaren harmoniarekin bat datoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Uste dute unibertso osoa, hau da, bere baitan dauzkan gorputz guztiak, ataltxo txiki-txikiez osaturik dagoela, beren mehetasunagatik gehiago ezin zatituzkoez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Arima bekatarien zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Behe mailako izakien hondamenetik eta heriotzatik dator unibertsoaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

-Dena da bilakaera Unibertsoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Aitatxok esaten du gezurtiak direla unibertsoko zizarerik likitsenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 219. orr.

Kultura unibertsoko babokeriarik handiena da, bizitza ez ezik heriotza ere mingosten dizulako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Gizaki modernoak argi eta garbi izan du beti: bera sortzeko sortu zen unibertsoa; beregana iristeko antolatu zen big-banga.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.

Norma Lúcia oheko erregina zela kontatu zion, inork ez zuela txortan egiten hark bezala, parerik ez zuela, unibertsoaren zortzigarren miraria zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Loteria bat zen ordea Liebkind Bendelen ideia kutuna, saria neska eder bat, Miss Amerika edo Miss Unibertso bat, izango zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

2 (egungo kosmologian)

Kosmologia berriarekin, unibertsoa, galaxiak, izarrak, elementuak, partikulak, zein bere historiaren jabe egin dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Duela 15 milioi urte sortu omen zen unibertsoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Unibertsoa lau dimentsioko sarea da: hiru dimentsio espaziokoak dira, eta bestea denbora.  Berria - Harian   2005-02-11

Gure unibertsoaren jaiotza, duela hamabitik hamabostera mila milioi urteko kontua, hasierako hutsaren baitako energia-fluktuazio batzuen ondoriotzat hartzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Eztanda gaitzetik segundo bi milioiren batera, unibertsoaren tenperatura mila bilioi gradura "jausi" zelarik, han hasiko ziren partikulak eta antipartikulak ziztu bizian sortzen eta suntsitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Unibertsoa etengabe hedatzen ari da eztandaren ondorioz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Unibertsoa infinitua ez dela ere badakigu, Einsteini esker.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.

Gizakien egitekoen aurrean soraio, unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Unibertsoa eraiki zuen lehenik, eta haren bazter batean esferatxo bat ipini, planeta bat, halako moldez antolatua, non posible izango baitzen fenomeno guztiz bitxi eta jostagarri bat agertzea: bizitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Astronomoek unibertsoa sortu zen uneko soinua grabatu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-24

3 (izenondoekin)

Haren kristalean unibertso osoa islatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.

Unibertso osoan miresten den ordena zoragarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Ikuspegi hau nahiko murrizgarria da, uste baitu unibertso fisikoa azal daitekeela soilik oinarrizko osagaien elkarrekintza material eta energiazkoei erreparatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Itzulgarria zen denbora, iragana eta geroa ezertan bereizten ez ziren unibertso aldaezin batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Pentsatu nuen Argos eta ni unibertso desberdinetako partaide ginela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

· Gure argudioak arautzen dituen adigai-unibertsoarekiko gatazka bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

5 irud/hed

Bere gelan baitu bere unibertsoa, eta zentro jakin bat du unibertso horrek: ordenagailua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Izar bezain bat hitz ote diren, hizkuntzen unibertsoan.  Herria   2001-06-21

Askoren ustez [...] bizidunek, fisikako kontzeptuen unibertsora murrizturik, guztiz azaldu ezin diren ezaugarri bereziak dituzte. Antropologiak edozein lagunarte, talde, tribuk bere identitatea nolako elementuekin osatua duen azaltzen digu, eta nola eraikitzen/antolatzen duen bere unibertsoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Barrieri ospea ekarri zion unibertsoa (Sekula Betiko Lurraldea, Peter Pan, Kako-oker pirata...) idazlearen beraren bizitza latzean dago oinarrituta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Greziar geometriaren unibertsoan, irudi bat ez da existitzen, baldin eta ez bada zuzenen eta zirkuluen bitartez soil-soilik eraiki.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Pitagorikoei esker, zabaldu egin zen matematikaren unibertsoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Formula bat interpretazio baterako egiazkoa izango da interpretazio horren unibertsoko elementuez osatutako segida guztiek formula asetzen badute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

Karlistak eta liberalak izaten eta unibertsoa salbatzen jarraitzen dugu, mundua bakean utzi eta proiektu txiki batzuk etxean ongi soluzionatzen lan egin ordez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 195. orr.

Bertsolaritza, Bertsozale Elkartearen inguruan horrela egituratuta, ezinbesteko erreferentzia da gaur egun euskal kulturaren unibertsoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

6 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

Han hankarteko zerak dantzatu behar dira, gernubideak eta unibertso ezkutuetako zulo beltzak, eta begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Kutxa hartan, unibertso zoriontsu hartan sartu nahi nuen, denbora guztian barre egiten eta dantzan ari ziren eta.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

Elikagaiaren eta naturaren arteko lokarria eten egiten du mundializazioaren ondoriozko deslokalizazioak eta kontsumitzailea bere unibertso biokulturaletik hein batez bereizten, urruntzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Balioen unibertso konplexuan ordena edo sistema bat lortzeko saioak asko eta oso diferenteak egin dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Ekuazio aljebraikoei ebazpen sorta bana izendatu ahal izateko bezain ugariak ziren, eta haien unibertso naturala ziren, azken batean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 317. orr.

Miroren unibertso sinbolikoko azken artelanak, Italian.  Berria - Kultura   2004-03-13

Egunaren ordu batzuetan, bestetik, mezu misteriotsu, Morsezko tikli-takla, txistu modulatu eta giza ahots itxuraldatu eta osagabetuzko unibertso korapilotsu oso bat agerrarazten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

C.G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea [...] ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Ja ez omen baikara bizi Erdi Aroko bastida edo hiri harresitu bateko unibertso inguratu txikian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Zortzi idazle hauek zortzi unibertso ezberdin eraiki dituzte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Eta hala populatuko da izaki berriz unibertso matematikoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Hegazkineko unibertsoa eta lurrekoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.

7 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asegarria gertatzen den ala ez ikusteko, aldagai hori interpretazio-unibertsoko elementu guztiekin ordezkatu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Koilarakadaz koilarakada hustu beharreko ozeanoa baino askoz zabalago azaldu zitzaidan nostalgia-unibertso lazgarri hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Badira, ordea, bestelako zenbaki-unibertsoak, eta haietan, hain zuzen, bi gehi bi ez dira lau izaten, beste zerbait baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Paradoxa larria biziko dugu: gizarteak sekula baino informazio zabal, zehatz eta hoberen izango duen garaietan, elikatze-unibertsoa geroz eta soilago, pobreago bilakatuko da, hainbat gaitzek jota.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus