Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

unibertsitario (orobat unibertsitari g.er.) 1 iz unibertsitateko irakasle edo ikaslea; unibertsitate ikasketak dituen pertsona.

Herritarrek ezer gutxi dakite unibertsitariook egiten dugun lanaz eta lortzen ditugun emaitzez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.

Unibertsitarioak derrigortuta zeuden hirian bizitzera, unibertsitateko bizitza akademikoaz gainera hiriko bizitza soziala ere aintzat hartzera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Ulertzekoa da nola ikasle eta unibertsitarioen artean aurkitzen diren hainbeste elizgizon, apaizgora iristeko asmorik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Alde bateko eta besteko politikariek; herriko intelektualek eta unibertsitarioek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 133. orr.

Unibertsitarioentzat unibertsitatea ez da guk lan egiten dugun enpresa, baizik gurea den zerbait, gure ondare partikularra, hori uste dugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Unibertsitarioen langabezia apala izan arren, lan egiten dutenen %29 unibertsitate maila eskatzen ez duen beste lan batean ari da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.

Oso ospetsua zen Deustuko unibertsitarioen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Igor Ahedo Gurrutxaga unibertsitarioak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleaz egin duen ikerketa lana aurkeztuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Unibertsitario euskaldunek atari berezia izango dute interneten urtea amaitu aurretik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Unibertsitario konformagaitzak, bihar, burges ondratuak bihurtuko zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Bufanda bat zerabilen nasai eta luze, unibertsitario eternoa bilakatua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horixe da, gainera, Espainiako lege arau berriak berretsi duena, prozedurak aldatu dituen arren eta unibertsitario taldeen alegiazko eragina nabarmenki aldatu duen arren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

3 izond unibertsitatekoa, unibertsitateari dagokiona. (pertsonak) ik unibertsitate 3.

Profesore unibertsitario haren izenak ere ez zion ezer adierazten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 107. orr.

Ikasle unibertsitarioa omen zen Buenos Airesen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 14. orr.

Mutil unibertsitarioen %15ek eta neska unibertsitarioen %6k, ondo ikusten dute indarkeria erabiltzea egoerak hala eskatuz gero.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Garaiko intelektual bezala, teologo unibertsitarioak ahalegindu egin ziren teologia zientzia bihurtzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

EAEko ikertzaile unibertsitario guztien %80 dagokio EHUri, gutxienez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Dezibelio diferentzia jakin batek erabakitzen du tokiaren arrakasta gautxori unibertsitario, artista, bohemio, gauche divine hura guztia hara erakartzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Ikasle gehienak unibertsitarioak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

4 (bestelakoak) unibertsitate 4.

Baionako hiriak onartu du liburutegi unibertsitarioaren eraikuntzaren faktura osoki bere gain hartzea.  Herria   2003-05-08

Besançongo Ospitale Unibertsitarioan.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Amsterdameko Mediku Zentro Unibertsitarioan egindako ikerketa baten arabera.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Euskal eremu unibertsitarioan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Hainbat arlotako euskal komunitate unibertsitarioa batzeko eginahalarekin jarraituko dute, topaketen bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Bere ikasketa unibertsitarioen mailagatik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Katedra unibertsitario asko daude, baina irakasle jakintsu eta zintzo gutxi.  Berria - Harian   2005-02-11

Gaur goizean bagoi honetan sartu zarela, zerbait aurkitu duzu larruzko zorro unibertsitarioan, katedradun jauna.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Uste dut alde handia dagoela kritika unibertsitarioaren eta hedabideetako kritikaren artean.  Berria - Kultura   2006-03-08

Ohartzen nintzen hitzaldien eta beste lan unibertsitario askoren artifizialtasunaz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Hiriko giro unibertsitarioak hainbesterako emango duela aintzat harturik, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

5 ez-unibertsitario izond

Populazio aktibo osoaren %3 ziren irakasle ez unibertsitarioak Euskal Autonomia Erkidegoan 1999-2000 ikasturtean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Irakaskuntza ez unibertsitarioan euskal curriculumaren inguruko eztabaida zabaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Kataluniako Autonomia Estatutuak dio katalana dela Kataluniako hizkuntza propioa eta hezkuntza ez-unibertsitarioko hizkuntza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Atzo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hezkuntza publiko ez unibertsitarioko mahai sektorialak beste bilera bat egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus