Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
unamunotar (orobat unamunoar) izond M. de Unamunorena, Unamunori dagokiona.
Intrahistoriari gagozkiola (kontzeptu unamunotar joan-etorritsuagoa dirudienak iruzkingileentzat Unamuno-rentzat berarentzat baino), [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.
Bere sakrifizioa ez zetorren Jainkoaren edo patuaren erabakiari makurturik sentitzen zelako; indibidualismo unamunoarraren fruitua zen areago. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.
Kontzeptu bat, ez politiko, bai politika ororen ukaziozko, sasimistiko, absolutuki unamunotarra, tragedia sakro baterako bakarrik zentzuzkoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.
Espainia da arima bat agonian dagoena ("agon" edo borroka unamunotarrean), kristautasuna bezalaxe. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.