Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umoretsu (orobat omoretsu g.er) 1 izond (pertsonak) umore onekoa, umore betea.

Aita nuen nik umoretsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 152. orr.

Lehenengo aipamenean Ernest Hemingway umoretsuago bat igartzen dugu bigarrenean baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.

Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Gusturago egoten nintzen jende umoretsuz betetako taberna batean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.

Ero fama duen arren, gustuko du Gianfranco, hain da guapoa eta umoretsua...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

2 (bestelakoak)

Gogoan ditut hark asmatutako zenbait kantu umoretsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Fabulak ere kontatuko zizkion, edo ametsak, edo, besterik gabe, elkarrizketa umoretsu, gordin eta lizunak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 10. orr.

Pentsamendu umoretsu baterako lizentzia eskaini zion segidan Brown jaunak bere buruari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.

Arrazoibide paregabea, ateraldi umoretsua, sakontasuna... Aldarte ona beharko du bai liburu honen irakurleak, aldarte umoretsua, eta distantzia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

Bufoikeria umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

3 (adizlagun gisa)

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Umoretsu zihoazela ikusi zuen, eta harrotasunezko poza sentitu zuen, gizaseme bi haiek senar-semeak balitu moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Erantzuteko astirik eman gabe, umoretsu aitortu zidan gure solasa entzuteko adi-adi egon zela. Ni ere beti bezain umoretsu agurtu nau.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.

-Nik ere ez! -erantzun zion Dominiquek, umoretsu-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.

Umoretsu ari ziren biak, eta bazirudien ezen olgatzerat eta ongi pasatzerat gindoazela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus