Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arropak eranzten dizkizute, ohe-atorra umiliagarri horietako bat janzten dizute, eta, bat-batean, ez zara jada zu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Balentria harrigarrienak kontatu izan dira haren inguruan... baita txantxa umiliagarri eta zitalenak egin ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.
Presondegian sartzeko pasatu beharreko kontrol umiliagarriak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.
Adiskidea, zuk ez duzu hori uste; zuk ez duzu nitaz horren uste umiliagarririk! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 325. orr.
Erdi lotan, nire fantasiak irudi umiliagarriak sortzen zituen [...] inkontzienteki, neure burua zigortu nahi nuelako antza. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.
Washingtongo neo-kontserbadoreentzat porrot umiliagarria izango da beren gerra estrategian. Berria - Mundua 2004-05-30
Ez dut sekula aitortuko hutsegite umiliagarri hori amodioaren hutsegitetzat har ahal litekeenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 447. orr.
Hurrengo saioak ere zein baino zein txarragoak izan ziren, esperientzia umiliagarriak eta iraingarriak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.
Abandonu umiliagarri bat askiesten baduzue, eta ez baduzue bezperako idoloaz biharamuneko kalteduna egiten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.
Tortura tratu edo zigor krudela, ankerra eta umiliagarria da, eta haren erabilpena debekaturik dago. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Torturak eta tratu txar umiliagarriak. Berria - Mundua 2004-11-03
Zigor oso umiliagarriak jasaten genituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.
Umiliagarritzat jo zuen presoak biluzik aterarazi izana. Berria - Mundua 2006-03-16
Era umiliagarri horretan hasten zen haientzat esklabotasuna. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 312. orr.
Soldaduak aitortu zuen preso irakiarrez abusatu zuela Abu Ghraib presondegian eta argazkiak atera zizkiela egoera «umiliagarrian». Berria - Mundua 2004-05-20
Torturen eta Zigor Anker eta Umiliagarrien Prebentziorako Europako Batzordea. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Edonola ere, hau guztia umiliagarria da, oso. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.
Maite ninduela esaten zidan, ez abandonatzeko mesedez, tonua umiliagarria zen, duintasuna galtzeraino, kupituta sentitu nintzen eta barkatu egiten niola esan nion. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Asko itxaron behar izan zuten berentzat umiliagarria zen erakustaldi harekin betiko bukatzen saiatzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Xume-xumea eta muturik jasan zuen, umiliagarri zeritzon zaindaritzako guardien ekina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.
Umiliagarriena traizioa da, zure lagunei buruz hitz egin beharra, zu bezala atxilotu eta torturatuak izan daitezen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 65. orr.