Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainontzeko animalia guztiek auria egiten ditek, ulua, marrua, baina hori gizakumearen oihuaren parekoa duk. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.
Zakurraren ulua entzun zen gauean, eta On Camillok ere ezin izan zuen lorik egin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.
Belarriak zartatzeko moduko uluak eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 21. orr.
Polizia-auto baten uluak entzun nituen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Lehenbizi ulua etortzen da eta gero malenkonia, ez dira nahasi behar bi denborak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.
Basamortuan aurkitu zuen, uluz beteriko bakardadean. Elizen arteko biblia Dt 32,10
Anbulantzia baten sirenaren ulua etorri zen kaletik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.
-Ea, egin ulu ozen bat, Harry... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 138. orr.
Gau batean, ulu ilun luze bat entzun zen urrundik etortzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.
Eta hara hor ulu luze ikaragarria, On Camillo eta Pepponeren bihotzak geldiarazi zituena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 317. orr.
Koiotearen ulu bakartiaren imitazio zoragarria. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.
Une hartan bertan, ulu zorrotz baten moduko zarata batek ito zuen uraren orroa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Errolek begi lausotu bat zabaldu zuen, esker oneko ulu ahul bat egin, eta ur pixka bat edaten hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.
Orduan, beren atzean, ulu basati bat entzun zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.
Ulu eta kurrinka isil bat entzun ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.
Burua jaso zuen garaipenezko ulu ikaragarri eta guturalaz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Vernon Dursley jauna iloba Harryren gelatik irtendako ulu-hots zoliak esnatu zuen goizaldeko ordu txikietan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.
Ibarraren hondo ikusezinetik, zakur-ulu urrunek hausten zuten han-hemenka ilunbe isila. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.
Stoppien gauero zakur batek otso-ulua egiten zuela eta inork ez zuela inoiz ikustea lortu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.
Inor ere ez inguruetan, txakur zaunka eta uluak bakarrik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.
Otso-ulutzat jo duzuna datorkizue urrundik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 140. orr.
Giza ulua dirudi; baina ez dirudi ezein gizakirena denik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.
Muselinazko gortinak geldi-geldi zeuden, ez zen entzuten ez haize-ulurik ez inolako beste hotsik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.
Hontz batek ulu egin zuen eta Harry ia erori zen zuhaitzetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.
Beraren iritziz, tximinian bizi eta gauez ulu egiten zuen espiritu gaiztoa kedarrarekin batera erreko zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.
Elurrez erabat hustu beharrean ari den zeru hitsezko maindire azpira, zakur abandonatuen antzera ulu egiten duen haizera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.
Ametsean, burdinazko otso batek ulu egiten zuen. Berria - Mundua 2004-04-23
Zuhaitzek ulu egiten dute haizeteak inarrosita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.
Oinazez ulu egin nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.
"Heldu horri" egiten dio ulu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.
Salatari nazkantea! -ulu egin zuen-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.
· Egin garrasi eta ulu, gizaseme, nire herria zigortzeko baita ezpata. Elizen arteko biblia Ez 21,17
Ez niri ulurik egin, David. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 175. orr.
Zakur zaurituak bezalako ulua egin zuen Hagridek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.
Hontzaren gisako uluak egiten zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Jendea penagarrizko uluak eginez pasatzen zen gure etxe paretik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.
Pairatzen ari dena jakinik ez zakiat nola ez den ululuka hasten. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 19. orr.
ulu beltz (3); ulu egin (13); ulu egin zuen (8); ulu egiten (14); ulu egiten zuen (5); ulu luze (5)
hontzaren ulua (3); ulua entzuten (4)
uluak entzun (4)