Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurko Ukrainako kosakoen matxinadaren buruzagia izan zen Chmielnitzki, eta gaur egun ukrainar herri heroi nazionaltzat hartzen dute askok. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.
Schkopau-n, ukrainar neska talde bat laboratorioko lanean trebatzeko ardura izan zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.
Blusa kolore-alaiak, gizonak mahuka hutsik, askotan ukrainar erara brodatuta. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Alemaniar poliziaren laguntzaile ukrainarrak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.
Peterrek erran dit ez hain aspaldi neska ukrainar batekin ezkondu dela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.
Orduz geroztik bederatzi soldadu ukrainar hil dira, hauetatik hiru borrokaldietan eta beste 20 bat zauritu da. Berria - Mundua 2004-12-04
Bazkalostean ere kantatuko ditugu abesti ukrainarrak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 65. orr.
Ukrainarra zen sortzez Vassili Grossman. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.
Austriar-hungariarra izan zen nazioz haurtzaroan, sovietarra gerora, eta ukrainarra bizitzaren azkenean. Berria - Harian 2006-03-02
Nola ulertu norbera poloniarra izan beharra alboko herriko lehengusua ukrainarra zela esaten ziotenean, biak judu zintzoak izanik? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.
Dimitri Peterman ukrainarra nazionalitatez estatubatuarra da. Berria - Kirola 2004-07-13
Andriy Bondar ukrainarraren emaztea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 268. orr.
Hirugarren gutuna Svetlana Alexievitx ukrainarrak irakurri zuen. Berria - Kultura 2004-02-08
Hildakoa 23 urteko errumaniarra zen, eta atxilotu dutena 32 urteko ukrainarra. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Zazpi milioi ukrainar gosez hil ziren Stalinen kolektibizazio kanpainaren ondorioz. Berria - Mundua 2004-11-30
Emaitza ofizialak ez onartzeko eskatu diete zenbait herrialdek ukrainarrei. Berria - Mundua 2004-11-26
Ukrainarren behar ekonomiko eta energetikoei erantzuteko bi zentral haiek eraikitzea ezinbestekoa zela argudiatu zuten orduan agintariek. Berria - Gaiak 2004-08-10