Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ukatu, uka, ukatzen 1 du ad ezetz esan.

Eta harria mugitzen duen mugimendua harriaren mugimendua dela ukatzen duzu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Babyk sarritan ukatu zion arren, Sethek bazekien 124ko nahigabea hasi zela bera gurdi hartatik jaistean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.

Arima gorputzaren substantziazko forma dela ukatzen dutenen aurka egiteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 73. orr.

Erruki hori on morala dela ukatzea, aldiz, maitasuna ez dela ongiaren iturria baiestea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 58. orr.

Emakume honen hilketa salatu behar dugu, argi eta garbi, istripu bat izan dela ukatuz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.

Nor da gezurtia Jesus Mesias dela ukatzen duena baizik?  Elizen arteko biblia   1 J 2,22

Ezin uka, nolanahi ere, diruak gizarte hartan eta nobela honetan duen garrantzia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Hori du, ezin uka, egin duen gauzarik onena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.

Baimenik gabeko lekua denik, ezin ukatu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 323. orr.

Egiazko amodiorik ukan ez zuelako froga ezin ukatua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

2 (zerbaitek) izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; ezezkoa eman.

Ezkutuko arrazoiren bat ez ote den izango ukapen honetan, begien bistan dagoen egi-egia ukatuaz alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil; ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion, eta Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Horixe da antikristoa, Aita eta Semea ukatzen dituena.  Elizen arteko biblia   1 J 2,22

Semea ukatzen duenak Aita ere ukatu egiten du.  Elizen arteko biblia   1 J 2,23

Sortutako gauza guztiak ukatzeko prest ez dagoenak, jaiotza jainkozko hau arbuiatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Halako gizarte batean galtzailearen gizatasuna ukatzeak bere erlijio-ezgaitasuna baieztatzearen forma hartuko luke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

Trinitario baten jainkotasuna ukatzen duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 257. orr.

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko.  Herria   2002-11-07

3 eskatzen dena ez eman; (zerbait) ez onartu. ik uko 4.

Zergatik ukatu zion bizia?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Han eskubide guztiak ukatzen zaizkie andreei, andreak izateagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Eskubide hori ere ukatu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Zeppelina ikustera joateko baimena ukatu zidan gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Ez ziola ahal zuen heinean laguntza ukatuko Jaunaren izenean eskatzen zion inori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.

Eskale bati aterpea ukatzeagatik ezarritako zigor baten ondorioz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 145. orr.

Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,16

Ez ukatu elkarri zor diozuena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,5

Alabatzakoa ukatu zion, eta ez zion aitortu beraren giza kondizioa ere, txakur bat bailitzan tratatu zuenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Highgate-ko kanposantuak lurra ukatu zion gorpuari, eta Burchington-ekoan datza, Kent-eko konderrian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Gure Jaunak munduaren ikuskizunak eta munduak eskain ditzakeen kolore guztiak ukatu zizkidanez sortzetik beretik [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Maitatu behar ez dena ez baitu maitatzen eta maitatu behar denari ez dio maitasuna ukatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 285. orr.

Erabaki ofizialak ukatzen zituen apez ihardokitzaile bat gerizatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Ingelesez mintzatu zen Vanunu, «atzerrian hitz egitea ukatu» diotelako hebraieraz ez mintzatzea erabakita.  Berria - Mundua   2004-04-22

Ez zuen inondik inora pentsatu nahi nola izana zen Contlan, hango apaiz jaunarekin konfesio jenerala egiten, eta nola hark, arrenka eskatu arren, absoluzioa ukatua zion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 100. orr.

Ukatua zieten, ordea, zenbakiaren estatusa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

4 zernahi arrazoirengatik leialtasuna edo atxikimendua zor diogun gauza edo pertsona arbuiatu.

Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.  Elizen arteko biblia   Jn 13,38

Budak, dena dela, mundua maitasunean eta ontasunean bildu ahal izateko, bere burua ukatu beharra izan zuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Neure burua ukatu behar dut, neure buruaren jabe izanen baldin banaiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 15. orr.

Badirudi Manexen amona juduak ez zuela bere fedea ukatu, hala uler daitezke, behintzat, bilobaren hitzak: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Pentsatu zuen horrela agurea erotuko zela eta, biloba ukatu hura noiz etorriko ote zen zain egonen zela, egunero, haren mendekuaren beldurrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Nazio ukatuak hemen; indioen lurrak han. Nire indar eta jakintza apurrak hizkuntza ukatuari eman behar nizkiola erabaki nuen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Kantariaren aitatasun ukatuaren inguruko auziaren aurrekari zenbait ekarriko dut gogora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Oraino enekiko daukat maitasun ukatuan duela gaitz horrek bere jatorri eta sorburu lehena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 117. orr.

Gerra osteko etsipen urteak igarota, nortasun ukatuaren bila abiatu zen herri hori.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 77. orr.

Barkamen ukatuaren enigma honek, lege edo politikatik haratago dagoena, errespetu osoa merezi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

6 ezin ukatuzko ik ukaezin.

Ezin ukatuzko egia biribilak botatzen dituzte: "bi gehi bi lau dira", adibidez!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Horren ezin ukatuzko froga da urtero Dublinen nahiz munduko beste hainbat hiritan ekainaren 16ro egiten den Bloomsday (Bloomen Eguna) izeneko ospakizuna.  Berria - Kultura   2004-06-16

Ez da, azken urte hauetan bezala ezin ukatuzko nagusirik, ez eta Armstrong ere.  Herria   2003-07-24

Sarritan bere burua eskubideen zaindaritzat hartzen duenak hain erraz hausten duela eskubide horietan funtsezkoa dena, guztiok dugun bizitzeko ezin ukatuzko eskubidea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 184. orr.

Horra hor kontakizun laburren xarma ezin ukatuzkoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Hiru gai horiei buruzko froga filosofikoak izatearen natura ikusgaitik jasoak direlako, eta, hortaz, ezin ukatuzkoak, aurreiritzi batzuen mesedetan ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.

Batasun horrek ilabete hunen ondarra barna utzia dio ez dea akusamendu hortaz hobendun frogatzeko, lekukotasun ezin-ukatuzkoak barne.  Herria   2003-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ezin uka (122); ezin uka daiteke (18); nekez uka (8); nekez uka daiteke (5); nola uka (5); nork uka (10); zertarako uka (5)

akusazio guztiak ukatu (7); akusazioa ukatu (6); akusazioak ukatu (9); askatasuna ukatu (6); aske irtetea ukatu (5); aukera ukatu (21); baimena ukatu (43); baimena ukatu dio (6); berriro ukatu (9); berriz ukatu (7); beti ukatu (16); beti ukatu du (5); bisa ukatu (6); bizitzeko baimena ukatu (7)

egin izana ukatu (5); egiteko baimena ukatu (6); eman izana ukatu (8); epaileak ukatu (6); erabat ukatu (13); eskaera ukatu (6); eskubide hori ukatu (8); eskubidea ukatu (26); ezin da ukatu (70); ezin du ukatu (8); ezin dugu ukatu (8); ezin dut ukatu (19); ezin ukatu (58); ezin zaio ukatu (8); gobernuak ukatu (5); guztiz ukatu (7); hartu izana ukatu (7); hartzea ukatu (9); hitza ukatu (6)

inork ukatu (6); irtetea ukatu (5); izan zela ukatu (5); izatea ukatu (39); izatea ukatu zuen (19); jesus ukatu (5); joateko baimena ukatu (7); laguntza ukatu (9); ministroak ukatu (5); nagusiak ukatu (5); nola ukatu (5); nork ukatu (5)

orain arte ukatu (6); parte hartzea ukatu (6); pedrok jesus ukatu (5); presidenteak ukatu (5); salaketak ukatu (7); udalak ukatu (5)

ukatu arren (12); ukatu bazuen ere (6); ukatu eta gero (6); ukatu ezin (13); ukatu gabe (34); ukatu ondoren (10); ukatu ostean (5)

washingtonek ukatu (6); washingtonek ukatu egin (5); zeinek ukatu (5); zergatik ukatu (17); zerikusia izatea ukatu (5); zertan ukatu (12)

ezin ukatua (26)

ezin ukatuak (8)

ezin ukatuko (27); ezin ukatuko dut (14); laguntza ukatuko (6); nola ukatuko (5); nork ukatuko (12); nork ukatuko du (5); ukatuko nauzu (6)

ezin ukatuzko (12)

ez dago ukatzerik (9); ukatzerik ez dago (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus