Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakar-zakar eseri zen, ukabilkada jo zuen mahaian, egunkaria baztertu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Ukabilkada bat jo nion, lokiaren azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 77. orr.
Ukabilkada begian jo nion eta hark ziztu bizian ihes egin zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,26
Gizon potoloak Lainezi sabelean ukabilkada jotzeko imintzioa egin dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 92. orr.
Ondoren ukabilkadak jotzen hasi zen, horiek ere buruan. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Begiz begi jarri zitzaidan, eta beldur izan nintzen ez ote zidan ukabilkada bat emango. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.
Kemenez eta amorruz hasten nintzen pisuak jasotzen, flexioak egiten, ukabilkadak ematen sabaitik zintzilika jarri nuen hareaz betetako zakuari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Lurrera jaurti, ukabilkadak eta ostikoak eman eta lepotik heldu zion bi eskuekin. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Ukabilkada bat eman nion buruan, isilik negar egiten ikas zezan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.
Garunaren erdian ukabilkada bat eman izan balidate bezala gelditu nintzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.
Lehendabizi kolpe baxu bat eman diok eta minaren minez makurtu denean kokotsean eman diok ukabilkada bat! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.
Ohandok ukabilkada batekin erantzun zion, heldu zioten biek elkarri eta lurrera erori ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Ezin izan zuen hitz egiten jarraitu: Otto kankailuak urrats bat aurrera egin eta ukabilkada bat erantsi baitzion masailean, ezin sinetsizko indarrez. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 106. orr.
Bizpahiru ukabilkada trukatu zituen unibertsitateko greba batean parte hartzera bortxatu nahi zuten kide batzuekin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Emakumeak ukabilkadak eta ostikoak jaso zituela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Ulertu zuen bakarra, sabelean bildu zuen ukabilkada izan zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 163. orr.
Ukabilkada batez akaba zezakeen txikitxo hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Nire ukabilkadak airean desegiten dira faltsarioa ukitzera sekula iritsi gabe. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 72. orr.
Amorrazioz beterik ukabilkada batez ispilua txikitu, eta sekulako mina hartu zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.
Kanpoko beroak ukabilkada batek bezala jo ninduen aurpegi-aurpegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Ukabilkadaren bortitzak zozoloturik utzi ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.
-Aizak, ni ez nauk inoren neska -Aiorak, ukabilkada txiki bat emanez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.
Bankuaren aurreko heldulekuan ukabilkada ozena emanda jaiki zen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 103. orr.
Aski, zuek biok! -Danik ukabilkada gogor bat ematen du mahaian, eta besotik tinkatzen ditu biak-. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 128. orr.
Ukabilkada zakarren ondorioz aurpegia lurrean suertatu nintzelako. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.
Ukabilkada mingarri bat sentitu nuen urdailean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.
Bere koleran, sekulako ukabilkada eman zidan bular gainean. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Txokok ukabilkada zalua eman zion sabelean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 49. orr.
Begirada gaizto bat, ukondo bortitz bat, bandera talka bat, ukabilkada despistatu bat, oihu oker bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.
Ibex-35eko igoeren artean, Arcelorrek aurreko bi egunetako ukabilkadei erantzun zien (%3,5). Berria - Ekonomia 2004-12-02
emandako ukabilkada (5); ukabilkada bat (59); ukabilkada bat eman (17); ukabilkada bat emateagatik (3); ukabilkada bat jo (14); ukabilkada batez (6); ukabilkada eman (8); ukabilkada jo (7); ukabilkada jo zuen (3)
ukabilkadak eman (7); ukabilkadak eman zizkion (3); ukabilkadak ematen (4); ukabilkadak eta ostikoak (5); ukabilkadak jotzen (5)