Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uholde (orobat uhalde g.er. uralde g.er. eta uhol g.er.) 1 iz eurite handi baten ondorioz ibaiak gainez egitea eta lur eremuak urez estaltzea.

Horixe da unibertsoan gauza kaltegarriak eragiten dituena, hala nola uholdeak, euri-jasak, elurra, txingorra, haizeteak, ostotsa, tximista, airea usteltzea, edo hondamen beldurgarriak, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Abenduko uholdeak izan zirenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Uholdeak edo idorteak izaten ahal dira, uztak suntsitzen edo berdin kiskaltzen ahal dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Leihotik ikusi nuen uholdea lehendabizi; etxeko atarira jaitsi, eta dena urez beteta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Azken egunotako euriteek uholdeak eragin dituzte Tindufen.  Berria - Mundua   2006-02-14

Danubioren gainezka jartzeak eragindako uholdeek 148 hiri eta herri kaltetu dituzte, 12 barrutitan.  Berria - Mundua   2006-04-27

Himalaia mendialdean dagoen Arunashal Pradesh estatuan ere galera oso handiak eragin dituzte uholde eta lubiziek.  Berria - Mundua   2004-07-14

Uholde eta lur-jausien eraginez salbamendu lanak korapilatu egin dira.  Berria - Mundua   2004-12-02

1903an [...] uholde batek bere aitaren sufre meatzeak hondaturik, familiaren diru guztia sartuta zegoen negozioak hondoa jo zuen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

Berriki frantses telebistak erakutsi baitizkigu Frantzia Iparreko Somme eskualdean uholdeak egin desmasiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Uholdeak lurrean egin zuen ebakia ikusi genuen, zuhaitzak eta harkaitzak eraman zituen lekua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Uholdeak ibaiko ezponda hautsi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Uholdeak saihesteko neurriak nahi dituzte Urumea ondoko herriek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Zera ziruditen: aterki baten atzean babesturik uholde baten zain dagoena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Biltegiak lehendik ere nahiko balantza egiten du, eta horrelako uholde batekin erori egingo da seguru.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Bibliak kontatzen duen uholdearen denboran.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Beroaldiak Karpato mendietako elurra urtu eta uholde gehiago ez ote dituen eragingo kezkatuta daude agintariak.  Berria - Mundua   2006-04-02

Uholdea Beyaziteko hirira isuri zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uda horretan gertatu ziren uholde handi haiek, ez dakit oroituko zaren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 130. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,5

Bangaloren uholde gaitzak izan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

Malagak uholde makurrak jasan zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Aza, azenarioa, arbia ur grisak jo eta murgildu egiten ziren galtzada betean igarotzen zen uholde istiltsu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Euria ari zuen: gau osoan jardun zuen zirri-zarra, eta gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Ohartu zen kalean izugarrizko eurijasa ari zuela botatzen, halakoa non bat-bateko uholde hartan harrapaturiko pertsonak atari, erakusleiho eta dendek eskain zezaketen aterperik txikienaren bila ari baitziren beren buruak babestearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Rananimek kalte handiak sortu zituen: uholde-euriak, 160 kilometro orduko haizeak, eta ekaitzaren begiak eragindako lur-lasterrek erabat suntsiturik utzi zuten lurraldea.  Berria - Mundua   2004-08-14

Uholde-euriak etorriko dira, harria botako du eta ekaitz-haizeak joko.  Elizen arteko biblia   Ez 13,11

Uholde-arriskua handiagoa izan ohi da [...] euri asko denbora laburrean egiten badu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Urumea ibaiko lanekin berehala hasiko dira, uholde arriskua gutxitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ondoren jakinarazten duenez, Apofis, 15. dinastiako erregearen erreinaldiko hogeita hamahirugarren urteko uholde-sasoiko 4. hilabetean idatzita dago testua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

4 (erkaketetan)

Hor dago itsasoa bezain infinitu, hondogabe eta larderiatsu, uholde bat bezain gupidagabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Ondorengo gertaerak, uholde baten antzera, elkargainka etorri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Uholde baten antzera amildu zitzaizkion gainera galderak, mehatxuak, errietak, kargu-hartzeak, gaitzespenak eta irainak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Jendetzak aurrera egiten zuen, menditik ibarrera jaisten den uholde baten gisan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Ibai berde hura galtzadaren meharguneetan aurrera isurtzen ari zela zirudien, udazkeneko euri jasek eragindako uholde baten pare.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bainan, uhalde baten pare, jendea biltzen da kontrako manifestaldietan eta hori mundu guzian, Frantzian, Alemanian, hots Europa guzian Estatu Batuak barne.  Herria   2003-01-21

Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

5 irud/hed

Zeu ere korronte ugarian, antzinako jakiturian partaide, hitz zahar berrituen uholdean igeri.     «Kuskue tanden», 2004 - 195. orr.

Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Txinako ekonomia gehiegi ez berotzeko neurriak «nahasgarriak badira» merkatuek «produktu oso-oso merkeen uholdea» nozi dezakete».  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Garai hartarako Egipto, Jordania, Libano, Siria eta Irak britainiar eta frantziar inperialismoaren uholdepetik gainera irtenak ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Etorri handikoak ziren biak, baina askotan gainezka egiten zuen haien jarioaren uholdeari aurkitu zion Lizarriturrik neurriko hesia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.

Hau iritzien uholdeak hautsitako horma da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Ez zuen barrerik egin nahi, baina ezin izan zion eutsi barrutik zetorkion uholdeari, barrezko txalo zaparradari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Formen eta koloreen uholde bat zen, eta formak beren bidetik ateratzen ziren, koloreak beren ubidetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Lehen Filosofia edo oinarrizko filosofia berri bat ezarri nahi izan du, dena gainezkatua zuen erlatibismoaren uholdeari aurre egiteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

6 (irud/hed, izenondo eta izenlagunekin)

Sammath Naurek lurrun eta kezko txurruta bota zuen, konoaren alboa arrakalatu eta, uholde geldo eta gorgarria osatuz, goitikin eskerga eta goria amildu zen mendiaren mendebaldeko aldapan behera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Zibilizazio Indikoak tour de force hau lortu zuen ia seiehun urte igaro eta gero, eta Siriakoak ia mila urte geroago, uholde helenikoaren azpian murgilduta egon ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Matxinada zeloteak orekatu egin zituen Erroman, ondorengo inperio-aroan, helenismora konbertituriko liberto siriakoen uholde herodetarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Uholde latinotik hizkuntza salbatzerik jada ez daukagunez gero, salba dezagun arraza eta arrazaren izpiritua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.

Lasaitasunezko uholde batek hartu ninduen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

Onginahizko uholde batek, bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Erauntsi informatiboa eta uholde ekonomikoa.  Berria - Kirola   2004-12-15

Uholde berriaren manifestuaren idazle.  Berria - Kultura   2004-12-28

7 (irud/hed, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jendearen begiek eztanda egin zuten, emozioari ezin eutsirik, eta uholde gezi bero bat sortu zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

8 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik laster odol uholde basatiak bete zuen Harrondo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Arrakala eta putzu sakonetatik ke eta lurrun uholdeak sortzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Liburuaren hari nagusiak El Besos auzoak pairatu giza-uholdeen inguruan daude bilbatuak, hona zerrenda.  Berria - Kultura   2004-09-08

Behin ere agortzen ez den jende-uholde bat da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 118. orr.

Euririk ez, baina bai jende uholdea: 120.000 antolatzaileen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Etorkin uholdeen adibide batzuk: Ermuan, 60-64 urte bitartean dituztenen %83,2 etorkinak dira; [...].  Berria - Harian   2006-04-08

Ararat sumindua zegoen gizonen krudelkeria eta gaiztakeria zirela kausa eta arroka-uholde bat jaurtiki zuen herrixketara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 114. orr.

Belaunikatu nintzen mendiari zerion sugar-uholde izugarriaren, mugagabearen gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Urrezko eta zilarrezko txanpon uholde bat ohearen gainera mantso-mantso erortzen utzi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Mireiak sarritan aurpegiratzen baitzion ez zela oso naturala neurrigabe erabiltzen zuen makillaje uholdea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 38. orr.

Aita eternoaren edo Ovidioren Ibai baten itxura ematen zioten zilarrezko bizar eta ile uholde hartan itorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Luma airean duzula minutu batzuez ameskeriatan geratzen zarenean burmuinak laztantzen dizkizun irudi prozesio horren, ideia uholde horren erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Maitasun uholde goxo eta eder batek bilduak sentitu ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

9 (irud/hed, hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hautesleek kexu dei uholdea jaso ondoren, Browardeko hauteskunde batzordeak iragarri du berriz bidaliko dituela boto paperak postaz.  Berria - Mundua   2004-10-29

10 Uholde Handia.

Noe uholderako prestatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Gehientsuenak zuhaitz hostodunak ziren, alkaziak eta beste hainbat ezezagun, zuhamuskak batik bat, baita uholdea baino aspaldiagoko iratzeak ere, dena sufre-hori koloreko txoriz bor-bor.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Uholdearen ondoren, etxe hura tenplu bilakatu zuen Zeusek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Talka horri euri-jasa indartsua eta ugaria darraio, eter osoa euri bihurtzera eta, dena gainbehera, uholdea berritzera bailihoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.

Jende gutxi salbatu zen orduan uholdetik: Filemon eta Bauzis Frigian eta Deukalion eta Pirra Grezian, kutxa handi batean sartuta azkeneko bi hauek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Horregatik, orduko mundua, uholdeko urek estalirik galdu zen.  Elizen arteko biblia   2 P 3,6

11 uholdezko izlag

Eurijasa zen, erauntsi lodi uholdezkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

12 uholde handi (eskuarki Uholde Handi) Bibliak eta antzinateko beste zenbait iturrik kontatzen duten uhalde erraldoia.

Herri askoren oroimen kolektiboan gordetako tradizio zaharrak jasotzen dira testu horietan: Edengo baratzarena, esate baterako, munduaren sorreran kokatua; edo Uholde handiarena, urrun-urruneko antzinatean gertatua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.

Noek izaki guztiak bildu zituen Kutxak Uholde Handiko ura atzeratu zenean bide zuen itxura berbera zuen lorategi hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Han goian, bost mila metrotik gora, hasi omen zen munduaren birpopulatzea Uholde Handiaren ostean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Zeusek pentsatu zuen, ikusita zein zen gizakion malezia eta maltzurkeria, Lurra urez estali eta lurreko guztiak itotzea, baina Uholde Handi hura bidali aurretik jakin nahi izan zuen ea bazen lurraren gainean bizirik irautea merezi zuen inor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Uholde Handian Filemon eta Bauzis bakarrik salbatu ziren Frigia osoan, mendi maldako etxe xaharra ez baitzuen urak estali.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Horiek uholde handia baino lehenagoko kontuak dira!     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 147. orr.

13 uholde nagusi (orobat Uholde Nagusi) Uholde Handia.

Berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori: hor dira Noeren garaiko Uholde Nagusiko berrogei egun eta berrogei gaueko euriteak, eta Jesu Kristok basamortuan berrogei gau eta berrogei egunez egindako baraua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.

Eta gero, haien ondoan, aspaldiko gertakari harrigarri batzuk ere gogorarazten dizkigu: uholde nagusia, Babelgo dorrea...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Norbaitek, nork daki noiz, nork daki nondik etorririk, menturaz uholde nagusia baino lehenagoko den garai urrun batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

14 uholde unibertsal Uholde Handia.

-Uholde unibertsala... -atera zait barrexka artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 230. orr.

Uholde unibertsalaren ondorioz gauzaturiko uraren maila ez da bere onera itzuli, lurraren bi herenak urez beteta daude oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus