Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barrenean, hormak bete apal ageri ziren eta, labearen eta atearen artean, okinek lo egiten zuten ohea zegoen: Husnia ugazabandrea eta haren senar Jada. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.
Joyce Mazzucchelli-rekin neukan adiskidetasunari esker, bera baitzen Carroll kaleko etxearen ugazabandrea [...] aurkitu nituen aldi baterako egonleku berriak Aurorarentzat eta Lucyrentzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 321. orr.
Nire salbatzaileak sorgin bat edo putetxe bateko ugazabandre zahar bat zirudien. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.
Mahaian jesarri bezain laster ostatuko ugazaba-andreak zer jango genuen galde egin zigun, eta hartan lagun gazteak hartu zidan aurrea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 323. orr.
Bakarrik haiz tabernan, ugazabandrea ere desagertua baita norabait. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.
Pisua alokatua zidan ugazabandreak garrasi egin baitzuen albistea eman nionean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 234. orr.
-Zure maizterra naiz, ugazabandrea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.
Paul D-k anaia zaharrenari adio egin zionean, berriz, nagusia hilda zegoen, ugazabandrea aztoratuta eta sehaska apurtuta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.