Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ugazaba 1 iz lantegi edo fabrika bateko jabea. ik nagusi 2.

Ugazabak soldaten ordainketa eten duela eta plan industrial sendoa falta dutela gaitzetsi dute Matrinorreko langileek.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Matson Adding Machines makina batuketa-egileen lantegiko ugazaba da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Bermeoko kontserba lantegirik handienaren ugazaba zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.

Ez duk komeni lantegira goizegi ailegatu eta ugazaba gaizki ohitu dadin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Jules Tribuno, Agentzia Dermoestetikoko nire ugazaba!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 113. orr.

Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.

Ugazabei «beren etekinak handitzen dituzten gaiak» ukitu nahi ez izatea egotzi zien ELAk.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Pentsatu al dugu inoiz nortzuk diren ugazaba horiek? Konfesbask elkarteko enpresetan izango da baten bat.  Berria - Harian   2005-05-11

100 metro koadrotik gorako taberna edo jatetxeak dituzten ugazabak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Beharginei eurei entzun diegu euretariko batzuk kale gorrian utzi dituztela ugazabarekin zuten lan harremana legeztatzeko kontratu eske joan direnean.  Berria - Harian   2005-05-11

Sindikatuak ugazabekin bildu ziren atzo arratsaldean.  Berria - Ekonomia   2006-05-04

Zenbait kasutan langileok kontratua egitea lortu dutela ugazabari agindu diotenean Gizarte Segurantza euren dirutik ordainduko dutela.  Berria - Harian   2005-05-11

Eskulan merkea baliatu gura duten ugazabak daude, alde batetik.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

Errusia komunistan ugazaba pribatuen likidazioaren ondoren sindikatuen arauketa etorri zen bitartean, Alemania nazional sozialistan, berriz, sindikatuen likidazioaren ondoren ugazaba pribatuen arauketa etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Ez, ugazaba ez dago, zuzendaria ere ez, ezta burua ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 52. orr.

2 nagusia, etxeko jauna.

Morroiak eskuarekin lana, semeak, esku eta buruarekin; ugazabak, esku, buru eta bihotzarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Gaztetan zenbait etxetan neskame egona zen, harik eta bere azkeneko ugazaba hil eta neskametzari utzi zion arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.

Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Mundu hartan menpeko eta nagusi izanen nintzen aldi berean, esklabo eta ugazaba.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.

Erromatar legeei jarraitzea nahi dut, eta ihes egindako esklaboak beren ugazabei itzultzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

-Nor da etxe honetako ugazaba?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 189. orr.

XX.mende hasieran, Justoetxe baserriko ugazaba beste don Justo bat zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.

Dendako ugazabari ez zion erantzuteko astirik eman.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 351. orr.

Alde batean etxeko nagusia zegoen, Jean Laffitte, Galveston guztiaren ugazaba, esklabotza negozioko agintarietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Herrian denek uste zuten Vicentek anaia zuela hotel hartako ugazaba.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 55. orr.

Tartean ontziaren ugazaba eta haren semeak direla aditu diat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 368. orr.

Tom eta Rufus Brightman's Attic liburu-dendaren eta hura kokatua zegoen eraikinaren legezko ugazaba bihurturik zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Egun, haien bilobak dira putetxerik garestienetako ugazabak.  Berria - Harian   2005-12-10

-Eta prostituzio etxeetako ugazaba horiek guztiek -jarraitu zuen Andresek esanez- beren emakumeak martirizatzeko ohitura dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Zakur hori baldarra eta alferrikakoa izango duk, Damian, baina ez zagok ukatzerik: ugazaba maite dik benetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.

K.L. nagusiak -edo ugazabak, esan behar nuke agian zuzenago-, ezaxolati, bere adabakien koadernotxoa ireki, eta esaldi bat irakurri zigun: "Poeta orok dauka bolborategi bat etxean".  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

3 (izenondo gisa)

Kontrakoak beldurtzen zuen, ordea, laborari ugazaba.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Baserri batzuetan, bertako nagusi ugazabak etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

4 irud/hed

1947ko urtarrilean Mafiaren ugazaba nagusi Lucky Lucianok Habanara jo zuen, bertako krimen-buruekin biltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Requessens y Zuñiga, deabruen morroi eta morroi; Juan Austriako deabruen maisu eta ugazaba, Farnesio deabruen buruzagi, eta Spinola, deabruen hazilari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Lan horretan jarduten zuen zenbaitek nagusi, ugazaba edo patroi boteretsua zuten: estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Hamargarren mendeko italiar haren eta hamargarren mendeko greziar haien artean leize handia zegoen jada, baina ez zegoen halako leizerik Liutprandoren eta haren ugazaba saxoniarren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Nik diot Sizilia uharte mirabea dela, beti ugazabaren onespenaren bila dabilena.  Berria - Kultura   2004-01-27

[Maitasuna] zure menpeko sentimendu izatetik ugazaba ankerra izatera iragan zenez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ugazaba (3); nire ugazaba (8)

kim ugazabak (3)

nire ugazabaren (4)

enpresako ugazabek (3)

ugazaben aurka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus