Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ugaldu (747 agerraldi, 102 liburu eta 155 artikulutan), ugal, ugaltzen 1 da ad izaki biziak bere espezie bereko ondorengoak sortu.

Zakila narrastien asmakizuna izan da, lehorreko lurretara aldatu eta bertan ugaltzeko pentsatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten, arrautza enbroia-fetua uteroaren barruan gara zedin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Larbek gizakiaren sistema linfatikoa erasotzen dute, eta bertan hazi eta ugaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Dolly ardia klonatzeko erabili ziren antzeko teknikak baliatu dituzte zientzialariek obulu horiek espermaren beharrik gabe ugal daitezen.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Zelula horiek ugaztun guztietan aurki ditzakegu, eta in vitro ugaldu daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Birus jakin bat gai zen demagun A eta B bi bakterio-ondotan ugaltzeko, berez A ondoan prestatua izanik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Lege horrek, familia sexu bereko pertsonen segidan finkatzen baitu, asko egiten du [...] giza espeziea ugaltzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Horrek argi eta garbi adierazten du gizakiok sexualitatea ez dugula ugaltzeko bakarrik baliatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

Ugaltzeko adinean dagoen ama sendo batek beti emango du esne gehiago.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Arrantzatzeko erritmoa arrainen ugaltze erritmoa baino hiru aldiz handiagoa da.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Ez genuke harritu behar erlijioek ugaltzeko ez den edozein sexualitate, kontrazepzio metodoak eta abortua arbuiatzen dutenean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Itsaso zabalean bizi da eta kostaldera ugaltzera edo ekaitz ikaragarriren bat dagoenean bakarrik hurbiltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Zertan hasi jendea lege bidez ugaltzera behartzen, klimaren emankortasunak nahikoa jende sorrarazten duenean?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Arazo larrienak atzerritik ekarritako espezieak ugaldu eta bertako animalia eta landareak desagerrarazten dituztenean sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Zarbo biribila, esaterako, Kaspiar Itsasoan eta Itsaso Beltzean hazten da, baina azken urteetan AEB Ameriketako Estatu Batuetan ere ugaldu da.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Gai kimiko arruntek ugaltzeko arazoak eragiten dituztela dio Greenpeacek.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Elizgizonak ugaldu ezin daitekeen familia da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

• 2 da/du ad ugaritu.

Gnomoak kendu behar dizkidazu lorategitik, berriro ere neurrigabe ugaldu dira eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,15

Ugal bitez ezbeharrak horien atzetik lehiatzen direnen gainera!  Elizen arteko biblia   Sal 16,4

Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.

Ugaldu egin ziren zaldien irrintziak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak.  Elizen arteko biblia   Has 3,16

Azken hilabeteetan etorkinen aurkako erasoak asko ugaldu dira.  Berria - Mundua   2004-08-21

Gerra hau ere "haiek" irabaziko dute, transgenikoak ugaldu eta jeneralizatu, eta informazioa, berriro ere, ukatu egingo zaiolako herritarrari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

Ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   Eg 6,7

Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia. Jainkoaren mezua zabalduz eta ugalduz zihoan.  Elizen arteko biblia   Erm 5,20

Esaten zuen arriskutsua zela gobernatzea, eta onuragarriagoa gobernatua izatea, bereziki gaiztakeria hazi eta makurkeria ugaldu den garai honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Gerra hau ere "haiek" irabaziko dute, transgenikoak ugaldu eta jeneralizatu eta informazioa, berriro ere, ukatu egingo zaiolako herritarrari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.

Kafe-soroak han eta hemen hazi eta ugaltzen joan ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 193. orr.

Baina Jaunak anaien kopurua ugaltzean, ikusi nuen haiek [...] joan ohi ziren bide zuzen eta ziurretik aldentzen hasi zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.

Orduan zilar-kopurua ugaltzen hasi zen Erroman.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Horrek truke soilaren lekua hartu eta trukeen aukerak ugaldu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

Haren aurpegitxo zurbila ugaltzen zela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Apirilaren bata da, eta ez daki handik urtebetera Nafarroako Kutxaren irabaziak %7,4 ugalduko direnik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.

Indiak ez du sinatu NPT Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna.  Berria - Mundua   2006-03-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus