Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txuleta (orobat xuleta g.er.) 1 iz bizkarraldeko saiets-hezurren ondoko haragia, hezur eta guzti ebakitzen dena.

Aratseko 9-etan, Donamaria ikastegian, sagarnotegi moldeko afaria, 20 eurotan jende bakoitx: arroltze moleta bakalauarekin, txuleta lur sagar frituekin, ardi gasna intxaurrekin, sagarnoa nahi bezenbat denentzat...!  Herria   2003-04-24

Hango txuleta, hango axuri saiheskia, arraina, berehala asetzen ginen.  Berria - Kirola   2004-04-15

Biek ere txuleta bana, patata egosi bana, ilar-pilo txiki bana eta perrexil-sorta bana zeuzkaten euren plater urdinen barnean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Txuletak, azkenean, eginda daude.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Hala, bada, kanpora irteten ziren, txuletak prestatzen zituzten jatetxeetara eta kabaret merke samarretara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Txuleta gorri ederrak emango ditu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 153. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inoiz ezin jakin idi txuletak edo guraso baten saiheskiak jaten ari garen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Txahal-txuletak, patata frijituak eta brokolia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Haragi errea, oilasko errea, txerri-txuletak eta arkume-txuletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.

Zerri-txuletak eta arrain egosia gozo-gozoak zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.

Jimmyk bere bildots-txuleta ebakitzen du erantzun gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

3 adkor paper mutur idatzia, azterketetan erabiltzen dena ezkutuan bertatik kopiatzeko.

Nik horrela gainditu nuen karrera osoa: enroilatzeko azterketetan irudimena eta larrua konbinatuz, eta bestelakoetan txuletekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 60. orr.

Azterketarako, definizioa buruz ikasiko dute batzuek, edo txuletaren bidez aprobatuko besteek, baina elipsia zertarako erabil daitekeen arrastorik gabe amaituko dute eskolaldia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Ikasleek jakingo balute nik gai honetaz ideia putarik ez daukadala eta karreran ikasi nuenean txuletekin gainditu nuela!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Jokin txuletatik kopiatzen ari dela uste dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 61. orr.

Ikasle batzuek horrenbesteko trebezia hartzen dute txuletarik trinkoenak, kontzentratuenak egiten, non labur-zurrean bildu beharrak berak bultzatzen baititu eskemaren funtsari antzematera, eta hartara gaia goitik behera menderatzera iristen dira.     «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bildots txuleta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus