Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txukundade (orobat txukundara g.er.) iz txukuntasuna.
Puntualtasuna eta txukundadea izan zitezkeen bere bertuteak, baina pazientzia ez behinik behin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 105. orr.
Ordena bat, taxu bat, txukundade aratz bat. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.
Rositak garbiketa-tramankuluak jaso zituen, sorgor, txukundade handiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.
Txukundadearena konpontzeko beste saio guztiek, txandak antolatzea eta abar, porrot egiten zuten. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Protestarik egin gabe ezin errenditu gizona, esanez ea zer txukundade den hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.