Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txukun 1 izond garbia eta apaina, nahaspilarik eta lardaskarik gabekoa. ik gurbil.

Oso gizon txukuna zen, baina azkenera narrastu egin zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Hildako txukunek argazkietan bezala eskuak kutxa torazikoaren gainean ipinita.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Baionako gela apurraren ordez eta ordainez, etxebizitza txukun bat erosteko hautua egin nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

Kafetegia ez zen handia, baina txukuna eta abegikorra ematen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Oso txukuna da ziega, egon naizenetan txukunena.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 115. orr.

Errekisa txukun bat egiteko asmoan hartu genuen zenbait lagunek noizbait Eibarrera, kanoiak behar genituen gure baforeak artilatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Astiro egiten du berba, ingeles txukunean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

-Ohitura txukunak eskatzen dizkiet nirekin bizi behar dutenei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 166. orr.

1920an, abuztuaren 11tik aurrerako datuak helarazi zituen Igeldora, hilero-hilero, ilara txukunetan, datu plubiometriko eta termometrikoekin batera.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 48. orr.

Eruditoa, txikia eta txukuna zen idazkera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 138. orr.

Pentsatzen jarri eta ezer txukunik bururatu ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Lan txukuna, txukuna oso...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 108. orr.

Nahiko lubrikazio txukuna eskaintzen dute gorputzeko fluidoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Txukuna egongo da bihar Xabi!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 213. orr.

Txukuna habil, neska.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 117. orr.

2 (izenondo bikoteetan)

Hiritxo txukun kaxkariña.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

Eliza polit txukuna zuen, monasterioa bezala, eraikin erromanikoa baitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Londres laster geratu zitzaien oso atzera, eta haren ordez landa berde txukunak ageri ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Asfaltozko errepide txukun-estu batek lotzen ditu baserriak egun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Klinika pribatu txiki txukun baten argi garbia.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 134. orr.

Mutiko txukun eta gorrizta omen zen, ahots ezti, aurpegi alai, eta sudurtxo atseginekoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Nire arrebaren letra biribil eta txukuna da, ezbairik gabe, bunbuiloen barruan agertzen dena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

Hizkuntza txukun eta landua erabiltzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.

Gazte-itxura izan nahiko gizona zen, oso planta dotore eta txukunekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Ezohiko itxura txukun eta garbia hartu zuten bi gela haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Predikatu ziezaietela, Kristoren Gorputza leku txukun eta egokian jartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.

Gazte-itxura izan nahiko gizona zen, oso planta dotore eta txukunekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

3 (adizlagun gisa) ik txukunki.

Ez dut menderatzen txukun hitz egitearen antze zail hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Datuak idazten eta txukun txarteletan biltzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.

Ohea txukun egina zegoen, eta ez zen arroparik ageri aulki gainetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Azal dezadan auzia txukun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 130. orr.

Lana txukun egiteko ez bada, nahiago dut ezer ez ukitu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 52. orr.

Barrualdetik, indar handiz eta bi ahotsez txukun emana, karlista boluntarioen artean modan jartzen ari zen kanta berri hau entzun zitekeen: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Jauregi txiki baina txukun batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Ohera ekarri diote zopa, zopa txukun prestatua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

Ernest Weldonen emaztea harat-honat zebilen egongela txukun ordenatuan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Berrogei bat urtekoa, ile beltz txukun orraztukoa eta begi urdin samurrekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.

Iritzi nion gutxi gorabehera zazpiehun edo zortziehun liburu izango zirela hain txukun antolatutako leku hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Hantxe ageri ohi zitzaion, txukun eta dotore, zuhaiztirik gabeko soropilean zutunik, karratu eta sendo, tinko eta iraunkor.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Oso txukun moztutako bizarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Oso txukun eta duin ari dira lanean, eta gizarteak zorra dauka irakasle horiekin.  Berria - Harian   2005-10-02

Petersburgekoek bezala, oso txukun eta gustu onez orrazturik zeuzkaten belarrondoko bizarrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Bigarren eta hirugarren postu asko lortu ditugu, eta nik uste nahiko txukun aritu garela.  Berria - Kirola   2004-04-21

Labanderia gertu du eta nahiko txukun dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

-Txukunegi zabiltza zu kalekoa izateko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.

4 (adizlagun bikoteetan)

Burutxoan txukun eta apain bildurik zeraman bere adats urrekolorea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Idazketa amaitu duzunean, egitekoa zure ustez txukun eta eder burutu duzunean, betetasun harrigarri bat sentitzen da barruan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Ez zuen beste ardurarik etxea txukun eta garbi edukitzea baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Haren herrixkako jendea txukun eta dotore janzten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Hartara, enperatrizaren gurdi ederretik ikusita, txukun eta oparo ematen zuten, berez miseriazkoak zirenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Motorrak oinarri sendo bat behar du, lana txukun eta astinaldirik gabe egingo badu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

5 txukun-txukun adlag

Zaldiak txukun-txukun orrazturik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Txukun-txukun jantzita ateratzen da arratsaldero paseatzera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

Pinguino jantzia txukun-txukun eskegia du atzealdeko kakoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Bi fotoak eta paskin mordoxka hura txukun-txukun bildu, eta gorde egin nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 71. orr.

Lokala txukun-txukun jarri eta garestiago saltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Arretaz takigrafiatu zituen lezio haiek areto nagusian, eta gero, etxean, txukun-txukun pasatu zituen garbira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.

Tiradera batean gordetzen dut txukun-txukun.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.

6 (izenondo gisa)

Mutilak, txukun-txukuna bera, minutu batzuk lehenago poltsa batean utzitako paper berberak. Itxura txukun-txukunekoa zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 92. orr.

7 txukun-urruti izond

Hori baita egin ere arraza espainolak betidanik egin duena, mairu, judu eta heretiko txukun-urrutiak oro merezi bezala tratatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.

Ilustrazio salbagarria txukun-txukun eskuinean eta Erromantizismo malapartatua ezkerrean txukun-urruti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain txukun (11); bezala txukun (3); bizarra txukun (3); dena txukun dago (3); dena txukun txukun (3); denak txukun (3); ele txukun (3); garbi eta txukun (6); gauzak txukun (6); hizkuntza txukun (3); itxura txukun (3); lan txukun (6); nahiko txukun (29); nahiko txukun ari (3); nahiko txukun aritu (11); oso txukun (47); oso txukun aritu (14)

txukun antolatzea (3); txukun antzean (8); txukun antzera (3); txukun ari (23); txukun ari da (10); txukun aritu zen (27); txukun aritzea (3); txukun aritzen (3); txukun asko (6); txukun atera (3); txukun bete (7); txukun bete zuen (3); txukun dago (6)

txukun egin (9); txukun egiteko (8); txukun egiten (10); txukun ekin (3); txukun eta garbi (9); txukun hasi (9); txukun hasi du (3)

txukun ibili (13); txukun ibili ziren (3); txukun ibiltzen (3); txukun idatzia (4); txukun jantzita (4); txukun jardun (13); txukun jardun zuen (4); txukun jarri (9); txukun jarrita (11); txukun jartzen (5); txukun jokatu (5); txukun jokatzen (4); txukun moldatu (3); txukun moldatzen (6)

txukun ordenatuta (3); txukun samar (4); txukun samarra (5); txukun txukun (79); txukun txukun jarrita (5)

txukun uzteko (3); txukun zegoen (6)

denboraldi aurre txukuna (3); denboraldi txukuna (25); denboraldi txukuna egin (6); denboraldi txukuna egiten (6)

egindako lan txukuna (3); emaitza txukuna (4); fraseatze txukuna (3); hasiera txukuna (4)

ibilbide txukuna (3); irudi txukuna (3); itxura txukuna (13); itxura txukuna eman (3); itxura txukuna emanda (3); joko txukuna (4); lan txukuna (147); lan txukuna egin (74); lan txukuna eginda (4); lan txukuna eginez (4); lan txukuna egitea (7); lan txukuna egiteko (19); lan txukuna egiten (18); lasterketa txukuna (3); maila oso txukuna (3); maila txukuna (30); maila txukuna eman (18); nahiko txukuna (10); nahiko txukuna egin (3)

oso denboraldi txukuna (3); oso lan txukuna (18); oso maila txukuna (4); oso partida txukuna (3); oso txukuna (29); partida txukuna (27); partida txukuna egin (9); partida txukuna jokatu (8); saio txukuna (3); saio txukuna egin (3); sarrera txukuna (3); talde txukuna (6)

askoz txukunago (4); baino txukunago (7); baino txukunago aritu (4); txukunago aritu (6)

lan txukunagoa (6); lan txukunagoa egin (4)

emaitza txukunak (3); lan txukunak (3); nahiko txukunak (3); partida txukunak (4)

egindako lan txukunari (3); lan txukunari esker (5)

euskara txukunean (3); leku txukunean (5); leku txukunean jar (4); maila txukunean (6); modu txukunean (5)

ahal den txukunen (3); ahalik eta txukunen (10)

lan txukunena (11); lan txukunena egin (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus