Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txotxolotu, txotxolo(tu), txotxolotzen 1 da/du ad ergeldu, inozotu.

Hori nahikoa litzateke edozein mutiko txotxolotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

Txotxolotua Hollywoodeko ilehori batekin?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 127. orr.

Erabat txotxolotuak zeuden elkarrekin eta munduan beste inor ez balitz bezala jokatzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.

Andreak eta haurtzainak gaizki ohituak zituzten haurrak eta biak ala biak txotxolotuak zeuden haiekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.

Jakin nahi nikek zer ikusi duan momia horrengan hain txotxolotuta egoteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.

Zaintzen al zaitu, edo bere etxea eraiki behar horrekin txotxolotuta jarraitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.

Sorgin horrek txotxolotu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Agure txotxolotu madarikatua!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 175. orr.

Eskertuko zidaten, inoiz baino txotxolotuago nabaritzen bainituen gabon giroko egun haietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus