Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Itxaron ezazu apurtxo batez, Morales jauna -esaten zion beti egongelan edukitzen zuen andereño txotxolo hark-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.
Halakoetan beti izan ohi da kazetari txotxoloren bat. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 134. orr.
Nagusi txotxoloarekin, maitasun handia izanik ere, txakurrak txotxolo jardungo du. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.
Beren pulpituko erretolikaz aspertzen gaituzten burugabe txotxolo horiek. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.
Eta infernura zuk joan beharko zenuke, agure txotxolo horrek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 278. orr.
Gu, txotxolo samarrak eta txilibituak bai, baina farsanteak ez ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.
Nahiko txotxoloa zara ba, zeu baino handiagoekin borroka egiteko! Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 13. orr.
Txotxolotzat hartuko zaituzte. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.
Orain edozein txotxolok uste du bere blogak Spinozaren Etika-k bezainbeste balio duela. Berria - Kultura 2006-01-24
-Ez dio axola, txotxolo hori. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.
-Txotxolo ergela halakoa! -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.
Txotxolo bihotz-ergel alenok, profetek hitz egin duten guztia sinesteko! Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.
-Zuek biok nik ezagutu dudan txotxolo bikoterik hoberena egiten duzuela uste dut. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.
Behin film txotxolo bat egitea erabakiz gero, osorik egin behar txoropito eta groteskoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.
Arazo praktiko txotxolo horiek. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.
Guztiz sinplista eta nahiko txotxoloa zen nire anarkismoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.
Ez dakit nola, herabetasun txotxolo horren kontrako erreakzio moduan-edo, esaldi honek egin zidan ihes ahotik: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.