Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txotx 1 iz hortz-haginak garbitzeko erabiltzen den makiltxo edo ziritxoa.

Gizonak txotx bat zerabilen ahoan; gizon mozkotea zen, ile motz kizkurrekoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Paperezko ezpain-zapi erabiliez, zigarrokinez eta txotx mutur gabetuez beteriko lurrak, gu mahaira jarri eta bortz minutura itzali zuten musika horterak eta bi zerbitzarien begirada berantetsiek borobiltzen zuten desastrearen antzeztokia.· Guztiz txokatuta azaldu nintzen, behinola hortzetako txotx guztiak Black Caten lurrera bota nituenean bezalaxe: oso seinale txar-txarra zen!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

2 adkor zotza.

Isilik gelditu da, pipako tabakoa txotx bategaz harrotzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.

Lehenbizi paper mutur bat, gero txotx batzuk -gehiegi ez-, bakar batzuk, sua indartu eta gehiago eskatu arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 247. orr.

Hainbeste su eginda, txotx bakar bat ere ez zuan geratu hurrengo egunerako.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 216. orr.

Kanela adarren ahalik eta antzekoenak ziren txotx hezeak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Mandio hartan ikusi zuenak apurtu egin zinan, txotx baten antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 104. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urak arrastan ekarritako txotx muttur ihar eta xakar hondar batzuekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

· Nola, Eguberri inguruan ateratzen den txantxangorria urki txotx bat hartuta basaerregetxoa (txepetxa) harrapatu eta akabatzera Ahoan menda-txotx bat eramateak arnasa aldatzen zuelakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

4 irud/hed

37 dinamita txotx aurkitu zituzten Aix-en-Provenceko auzitegitik hurbil.  Berria - Mundua   2006-01-28

5 upelaren txorrota irekitzea.

Haietako batek «txotx» oihu egin du, eta upela ireki du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.

Han ere bertsoa izango da nagusi, baina aurretik egunak merezi bezalako afaria eta txotx batzuk izango dira.  Berria - Kultura   2004-01-14

Lau hilabeteko "txotx" sasoian joaiten dira hemengo hogeitabost tona ardi gasna, eta Périgord aldetik ekar arazi hogeitamar tona intzaur.  Herria   2005-05-19

Urteko lehen hitzordua urtarrilean izaiten da "txotx egunarekin".  Herria   2005-05-19

6 txotxetan txotx eginez.

Bena sari nausia txotxetan tiratü behar zen, eta Anne-Marie Chimits haütatü dü txoxketak.  Herria   2001-06-21

7 txotx ala motx egin bi txotx, luzea eta motza, erabiliz, zotz egin.

Eraso egin edo atzera egin zalantzan nagoenean, ez naiz zalantzan minutu bat ere egoten... txotx ala motx egiten dut.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 265. orr.

8 txotx egin zotz egin, zozkatu.

Gotzon Garatek bildutako haurren arteko txotx egiteko jokoa ere polita da: Kuku miku, anda miku, txantxa perro, castellano, plon plon, mikusien lerdie, lau txerri, pluskerrena, plus ladoron y milistron.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txotx batzuk (3)

lehen txotxa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus