Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txosten (orobat txoxten g.er.) 1 iz gai jakin bati buruzko azalpen idatzia.

Sukarrak hartuta bezala irakurtzen nituen txosten, izkribu eta paper ezezagun haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

Egoerari buruzko txosten bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Gobernuko bi ikuskariek txosten bat atera berria dute Euskal Herriko laborantzaz.  Herria   2004-06-10

Begoñak aurkeztu zuen ihesari buruzko txostena, eta gure asmoak nola bideratu erabaki genuen ondoren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

Itoizko Koordinakundeak plazaratutako txostenak ez dituzte adituek egin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Txostena osatu gabe zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

Dena dela, denbora beharko diat txostena prestatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

-Ikus al ditzaket zure txostenak, mesedez?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

-Medikuaren txostenak zer dio?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.

Horrela zioen hitzaurrean txostenak: [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

1944ko martxoaren 4ko txosten batean esaten denez, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.

Adituak, bere lana amaitu zuenean, honako ohar hau erantsi zion txostenari: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Argibideren bat nahi izanez gero dei iezaguzu txostenean azaltzen den zenbakira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.

Txostenak frogatutzat eman du Europan enplegua sortzeko oztopotzat hartu ohi diren zenbait erakundek [...] ez dutela halako trabarik eragiten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Zure emazteak txosten bat egin zuen, Arrieta kinka larrian jartzen zuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Lagunduko ote zion txostena egiten?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.

Txosten hori idatzi zenean urtebete ez zen falta Europan Gerra amaitu zedin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.

"Gerra, benetakoa, laster da hemen", idatziko du bere txostenean Bowersek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Iparraldera euskaraz idatzita ailegatzen ziren eskutitz eta txostenak zuk itzultzen zenituela esango diozu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.

Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

Txosten horiek epaitegietara iritsi dira, baina inork ez du proiektua geldiarazi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 36. orr.

Hurrengo txosten edo memorandumean ekintza jakin bat bidera dadin proposatuko du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.

El Correo egunkariak bor-bor jarri zuen gaia, ustez Jaurlaritzak EHUko talde bati agindutako txosten bat filtratu zuenean.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Txosten hark jasotako ondorioen artean, [...].  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.

Lehen tomoak gramatika gaiak aztertzen ditu (25 txosten) eta bigarrenak literatura saila du jorratzen (17 txosten).  Herria   2003-12-04

Gainera, guztia zakiat, xehetasun guztiekin, poliziaren txosten baten zehaztasunez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.

Mende honetan zehar, biologiako txosten bat sinatzen duten egileen kopuruak gora egin du nabarmen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 67. orr.

SIPMko txostenen arabera, "Burusoilak" postari eta bitartekari lanetan jarduten zuen Iparraldeko euskal erakundeen artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

Brundtland Txostenaren arabera, iraunkortasuna garapenaren baldintzatzaile ekologikoa da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

-Zer txosten eta txosten ondo!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biltzar Nagusirako txosten nagusiak hirugarren puntuan langileriaren eta sindikalismoaren errepaso bat egiten du.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Horregatik egin nahi diat txosten on bat (politikoa, nolabait esateko).  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 175. orr.

Hau orduan, hasi zen, belauniko, irakurtzen funtsean Severino Kardinaleak eginarazi txosten luzea zeukan delako sententzia. Berehala txosten laburrarekin emandako argazkia ekarri zuen gogoaren pantailara.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

BBVA fundazioak Espainiarako argitaratu duen txosten mardul batean ere datu interesgarriak jasotzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Hala dio Eusko Ganberak eta Jaurlaritzaren Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) landu duten txosten estrategikoak.  Berria - Ekonomia   2006-03-14

Oso ohikoa da horrelako lanak hasi baino lehen mota guztietako txosten teknikoak enkargatu eta egitea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 171. orr.

Txosten ofiziala zalantzan jarri du Ikerketa Batzordeko lehen lekukoak.  Berria - Mundua   2004-07-07

Txosten juridikoa eskatzea Marisa Saenz patronatukidearen ustezko bateraezintasunaz.  Berria - Kultura   2004-05-01

Estilo hanpatuko txosten korapilatsu bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Erromako Klubaren txosten ezagun batetik ateratako hitzak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Euzkadi'ko Jaurlaritzaren txosten sekretuan esaten denez egunkari hori Falange Españolaren ideien ildokoa zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Henry Gastaut neurologo frantsesak txosten aipagarri bat idatzi zuen 1956an, Van Goghen kasua azertzen zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Edota zergatik ez... berak ostu emazteari txosten konprometigarria eta... beste batek hil, Arrietak esaterako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.

-Behar beharrezko ez bada ez aipatu txosten madarikatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Ez dut neure bizitza osoa txosten ziztrinak idazten pasatu nahi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

"Ecological Footprints of Nations" txosten osoa ikusteko helbidea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 65. orr.

Agiririk ez da falta: eskutitzak, haren biziaren gaineko idazki-zatiak, isilpeko txostenak, poliziaren artxiboak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Medikuntza aldetik batere arazorik ez zegoela [...] beharrezko txostena eskuratuz gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Zer demontre ote zen zorioneko txostena?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik txosten-tonu berberaz erantzuten nien.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Maria Sara doktoreak txosten bilduma bat hartu zuen bere ondoko apalategi baxu batetik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 134. orr.

Gure bulegoko lan-liburutegia eta txosten-altxorra, gero eta aberatsago bihurtzen ari ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 196. orr.

Bioletak -hura zuritzeko, pentsatzen dut- "oso lanpeturik dabil" esan zuen, eta berak ere txosten piloa zuela artxibatzeko gogorarazi zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal Herrian itxitako hedabideei buruzko jarraipen-txosten «inpartziala» landuko du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Kontu handiz kopiatua zuen han, zer, eta polizia-txosten bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Aurreko urtean zendutako euskaltzain guztien omenezko hilberri-txostenak irakurri zituzten.  Berria - Kultura   2004-01-31

Berari buruzko artikulu beltzaileak idazten zituzten egunkarietan, finantza-txostenen itxurarekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 194. orr.

Segurtasun-txostenek ziotenez, gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Osasun-txosten hauek Fresnesko edo Villepinteko espetxeetan lapurtu edo gorde zituztela garbi dauka medikuak.  Berria - Mundua   2004-08-07

IAEAko zuzendari nagusi Mohamed el Baradeik Iranen jarduera nuklearrez argibide txosten bat aurkeztuko duelarik, [...].  Berria - Mundua   2006-03-08

2003-2004an, hainbat hobiri buruzko aurre-txostenak egin zituen Aranzadik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Multinazionalaren barne txosten batean hemendik bi urtera herrialdetik joateko aukera jasotzen da.  Berria - Mundua   2006-02-10

Armadak berak kapitaina "istripuan hil zela" idatziz zarratu zuen ikerketa txostena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Hainbat fosil beneragarri aurki daiteke bertan, hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitaraturiko txosten (5); argitaratutako txosten (5); aurkeztutako txosten (8); azken txosten (6); barne txosten (15); barne txosten bat (5); barne txosten batean (6); beste txosten bat (12); buruzko txosten (44); buruzko txosten bat (16)

egindako txosten (37); egindako txosten batean (5); eginiko txosten (9); eskatutako txosten (5); gaineko txosten (9)

igorritako txosten (6); ikerketa txosten (5); inguruko txosten (19); inguruko txosten bat (9); kaleratutako txosten (8); mediku txosten (5)

onartutako txosten (8); polizia txosten (6)

txosten bat aurkeztu (17); txosten bat egin (17); txosten bat egitea (9); txosten bat egiteko (5); txosten bat eskatu (6); txosten bat helarazi (5); txosten bat idatzi (7); txosten batean bildu (7); txosten batek dioenez (6); txosten baten arabera (45); txosten baten bidez (12); txosten berezi (6); txosten berri (9); txosten berri bat (6); txosten berria (6)

txosten egin (7); txosten eta (16); txosten gehiago (5); txosten guztiak (14); txosten hau (9); txosten honek (9); txosten honen (8); txosten honetan (7); txosten hori (51); txosten horren bidez (5)

txosten juridiko (15); txosten juridiko bat (6); txosten juridikoa (12); txosten medikuak (9); txosten morala (5); txosten nagusia (5); txosten nagusian (5)

txosten ofizial (6); txosten ofizialak (7); txosten osoa (12); txosten politiko (5); txosten politikoa (22); txosten politikoak (8); txosten politikoan (12); txosten politikoaren (14); txosten politikoari (5); txosten teknikoak (8)

agindutako txostena (5); aldeko posta txostena (5); aldeko txostena (6); aurkako txostena (5); aurkeztu zuen txostena (6); aurkeztutako txostena (11); azken txostena (22); behin betiko txostena (10); bere txostena (19); bigarren txostena (6); biltzen dituen txostena (5); buruzko txostena (106); buruzko txostena aurkeztu (16); buruzko txostena egin (8)

egin du txostena (5); egin zuen txostena (5); egindako txostena (29); eginiko txostena (12); egoerari buruzko txostena (8)

ikerketa txostena (5); imcren txostena (6); inguruko txostena (42); inguruko txostena egin (5); izenburuko txostena (7); izeneko txostena (21); jasotzen duen txostena (5); kalteari buruzko txostena (5); kudeaketa txostena (10); lehen txostena (8); medikuaren txostena (5)

ondutako txostena (5); posta txostena (5); segurtasunari buruzko txostena (5)

txostena argitaratu (12); txostena aurkezteko (9); txostena aurkeztu (75); txostena aurkeztu zuen (32); txostena aurkeztuko (17); txostena aurkeztuko du (10); txostena aztertu (9); txostena aztertzeko (5); txostena bidali (14)

txostena egin (46); txostena egin du (10); txostena egingo (14); txostena egingo du (5); txostena egitea (11); txostena egiteko (15); txostena egiten (10); txostena eman (9); txostena eskatu (11); txostena hartu (6); txostena helarazi (10)

txostena idatzi (14); txostena igorri (6); txostena izan (10); txostena izan zen (5); txostena jaso (14); txostena jaso zuen (5); txostena kaleratu (22); txostena kaleratu zuen (13)

txostena onartu (17); txostena onartu zuen (5); txostena osatu (12); txostena osatu du (5); txostena osatzeko (5); txostena plazaratu (11); txostena plazaratu du (5); txostena prestatu (8); txostena prestatzeko (8); txostena zabaldu (8)

urteko txostena (10); urteroko txostena (9)

aipatzen ditu txostenak (5); aurkeztutako txostenak (9); azken txostenak (7); batzordearen txostenak (6); buruzko txostenak (17); dio txostenak (75); direla dio txostenak (5)

egindako txostenak (27); eginiko txostenak (8); erakundearen txostenak (5); guardia zibilaren txostenak (6)

ikerketa txostenak (6); inguruko txostenak (5); kaleratutako txostenak (8); mediku txostenak (7); medikuaren txostenak (5); medikuen txostenak (6); nabarmentzen du txostenak (5)

polizia txostenak (7); proposatzen du txostenak (7); pse eeren txostenak (6)

txostenak aurkezteko (5); txostenak berak (8); txostenak dio (42); txostenak dioena (6); txostenak dioenez (28); txostenak egin (9); txostenak egiten (6); txostenak erakusten (5); txostenak eskatu (5); txostenak jasotzen (13); txostenak jasotzen duenez (5); txostenak prestatu (5)

urteko txostenak (6)

aurkeztutako txostenaren (8); aurkeztutako txostenaren arabera (5); azken txostenaren (7); azken txostenaren arabera (5); buruzko txostenaren (7); egindako txostenaren (22); egindako txostenaren arabera (12); inguruko txostenaren (5); izeneko txostenaren (9); kaleratutako txostenaren (8); kaleratutako txostenaren arabera (6)

txostenaren arabera (191); txostenaren atal (7); txostenaren aurkezpena (6); txostenaren aurkezpenean (9); txostenaren berri (25); txostenaren berri eman (10); txostenaren edukia (7); txostenaren egileak (10); txostenaren egileek (15); txostenaren egileetako (8); txostenaren kopia (6); txostenaren lehen (6); txostenaren ondorio (6); txostenaren ondorioak (12); txostenaren zain (7)

urteko txostenaren (6)

aurkeztutako txostenean (7); azken txostenean (11); bere txostenean (30); brundtland txostenean (6); buruzko txostenean (10); diote txostenean (8); egindako txostenean (11); igorritako txostenean (5); izenburuko txostenean (6); izeneko txostenean (14)

txostenean ageri (6); txostenean agertzen (7); txostenean aipatzen (7); txostenean dioenez (6); txostenean esaten (7); txostenean jaso (11); txostenean jasotzen (13); txostenean oinarrituta (10)

urteko txostenean (8); urteroko txostenean (7)

egin dituzten txostenek (5)

txostenen arabera (17); txostenen inguruan (5)

buruzko txostenik (9); txostenik gabe (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus