Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botaiozu txorrotada bat kubalibrean, triste dabil gaur morroi hau. «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.
Berehala jasan behar izan nuen nigana zuzendutako eta erruki gabe jarraitzen ninduen ur-mahuka antzeko baten ustekabeko txorrotada. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.
-Te-ontzia erotu egin zen eta ur irakin txorrotadak botatzen zituen alde guztietara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Gero, komunean sartu, eta txorrotada bat eginda alde egin du, bonbako katetik tiratu barik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 257. orr.
Begira egoten nintzen nola jotzen zuen kanpaia, zakila lehertzeko zorian jarri arte, eta orduan, gozatzeko momentuan, nire aho irekira zuzentzen zidan txorrotada. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.
Nahikoa zen, beraz, txorrotada soil bat edalontziratzea, isurtze behar horiek patxadan egiten bazituen ere. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 80. orr.
Erretxinaren txorrotada lodia erreten-buruko askatxoan hantxe baratu zen, ispilu beltz dirdaitsu bat osatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Neskari txorrotada bat pasatu zion ahotik ahora trebezia handiz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 47. orr.
Eztanda sor zakar bat eta lama gaizto bat eraginez izeki zen barrenean nafta hautseztatuzko txorrotada. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.
Ur txorrotadaz baldea bete eta erratzaz lurra igurzten aditu zezakeen hormaz bestaldetik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 159. orr.
Argitaletxea txikia bada, alkohol txorrotadek handiak izan behar dute. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.
Lehen whisky txorrotadak, kosk egin berri zion zakurraren ilajearen zaporea zuela iruditu zitzaion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 152. orr.
Etxeratu eta lau pastilla irentsi zituen, Cutty Shark txorrotadarekin batera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
Une kritikoan, Dolmancé arduratzen da bere lagunaren hazi-txorrotadak bi emakumeengana zuzentzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.