Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur beroaren txorrota zabaltzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.
Berriro ireki du uraren txorrota, hortxe sartu ditu eskuak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.
Sarritan, txorrota bat irekitzen zuen isil-ostuka, eta poz-pozik jartzen zuten zurrustaren zipriztinek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Jarioa duen txorrota bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Hortzak garbitu edo bizarra egiterakoan, beharrezkoa ez den uneetan, txorrota itxi egin behar da. Eskuak txorrota azpian jarri eta mandarrean idortu zituen. Berria - Harian 2006-03-15
"Hontanas" hitzak erakustera emaiten duen iturria ikusi dut, bere ura bi txorrotetatik nasaiki dariola. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.
Goizez, sutegi txiki bat piztu beharra zegoen txorroten azpian, ur xirripa bat lortzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Dutxako txorrota irekita, ez zuen ondo aditzen Dionisosen ahotsa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.
Kobrezko txorrotetako baten albo batean markatuta suge ñimiño bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 251. orr.
Zisne lepoko txorrota kobrezko batzuek ur xirripa meheak botatzen dituzte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Behar baino denbora gehiago eman du ia mintzerainoko txorrota beroaren azpian. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.
Aitak ur-txorrota irekitzen du tomateak garbitzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Iturrira joan eta zeharo biluztu ginen, ur-txorrot emankorrean geure burua garbitzeko asmoz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 29. orr.
Gibelean atea itxi eta iturri-txorrotak dena emanda irekiz gero [...]. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.
Esperimentuek frogatu dute gas txorrota baino hobea dela tranbia bultzatzeko eta zaldiak baino argi gehiago ematen duela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.
Berehala txorrotak argi zuri distiratsu bat bota zuen eta bira ematen hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Bushek ez du txorrotik irekiko, baina uda igaro arte petrolio erreserbak bere hartan uztea erabaki du. Berria - Ekonomia 2006-04-26
AEBetako biltegiak 1975ean sortu ziren, 1973ko hornikuntza eskasiaren ondotik, eta orain arte soilik hiru alditan ireki da txorrota: 1991n, Golkoko Gerragatik; 2000n, petrolio garestiagatik (30 dolarrean zen upela); eta 2005ean, Katrina zirimola zela medio. Berria - Ekonomia 2006-04-26
Eta, hurrengo unean, ilunsenti txorrota. Berria - Kultura 2006-03-10
txorrota ireki (5); txorrota ireki zuen (3); ur txorrota (3)
txorrotaren azpian (5); ur txorrotaren (3)