Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ergel haietako ergelena, txoroflauta pikortatu lepamehe bat zen, kaskogaineko negargarri bat erakusten zuena arrandian, xingola ordez kordoi ziztrin batekin. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.
Orduan, mesede bat eska diezaioket Giuseppe Botazzi herritarrari, ala iritsi da Komintern-etik agindua Peppone alderdikideak zerbitzutik kanpo ere txoriflauta baten antzera joka dezan? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 321. orr.
Ezin nagoke esan gabe ezen Don Bucle dela, ez txoroflauta bat, ez txoropanderoa ere, baizik-eta guk teknikoki "txorogaixtoa" esan ohi diogun klaseko giza aletto bat, Egiaren Ministerioak gizanditua eta gizurendua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 116. orr.