Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odolki eta gibel, txorizo eta solomo, urdaiazpiko eta txerri-hanka, dena aprobetxatzen zaion jakiduna izaki txerri maitagarria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.
Mahain luze baten inguruan denek jastatu dituzte taloak, txorizo, biperrak, ardi gasna edo etxe bixkotxak. Herria 2004-06-24
Txorizo eta lukainka ederrak ekartzen zizkigun bere herritik, zerria hiltzen zutenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.
Etxekojaunak ogi biribil bat eta txorizoa eman zizkigun. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 95. orr.
Zahatoa, ogia eta txorizoa. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Raimundo Silvak hiru arrautzako tortila txorizoarekin prestatuko du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.
Arrautza frijituak txorizoarekin eta litro erdi ardo beltz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 151. orr.
Patatak txorizoarekin, mundialak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.
Txorizoak parrilan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.
Kea, eta oliotan frijitutako txorizoaren usaina. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.
Dastatu ditu mokaduak edozelan ere, berehala txorizo egosira eta tortillatara itzuli aurretik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 67. orr.
Urdai frijitua eta txorizo oso bat zeuzkan oraindik gordeta eta paperetan bilduta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 152. orr.
Hirugiharrea pixka bat, urdaiazpikoa, txorizo lehorra, piper hautsa, tomatea kutxarakada bat, [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.
Handik pixka batera ekarri zidaten ogitartekoak -ogi idorra, txorizo garraztuaren estalki-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Extremadurako opilak eta patatazko txorizoa ere ekartzen zituen gure amak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Nire ahizpa Marisitak txorizo muturra ahotik zintzilik zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 14. orr.
Txorizo muturtxo bat agian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Zoriontsu izateko txorizo zati bat, ogia eta ardoa besterik behar ez zuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.
Usaiako atun ontzia, txorizo puska bat, gasna, sagar eta laranjak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.
Soil-soilik ama falta zen, jostetak amaitutakoan txokolate edo txorizo otarteko batekin etortzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.
Gero jaitsiko zirela Amabira txorizo-arrautzekin gosari egitera. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.
Ez potrorik ez txorizorik, baina nire emaztea gizaseme bat zen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 33. orr.