Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan behar dugu Sekula Betiko txoriek, orain, modu horretan egiten dituztela habiak, hegal zabalarekin, txorikumeek bertan har dezaten airea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.
Bere habia lehendabiziko aldiz uzten duen txorikumea bezain pozik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.
Habiatik uxaturiko txorikumeak dirudite Moabeko bizilagunek. Elizen arteko biblia Is 16,2
On Camillok kaxatxoaren hondoan bilatu eta gauza txiki arrosa bat atera zuen, txorikume baten tamainakoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.
Dokumentaletan ikusten diren luma bako txorikume horien antzera. Berria - Kultura 2004-09-04
Txorikume habiatik erori berriari eskaintzen zaion errukizko maitasun barea ikusi nuen amaren begietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.