Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pubean txokolatinak erosi eta aluminiozko paperarekin joaten ziren komunera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.
Hamar pezetako txokolatinarena irentsi zuten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.
Beti dabil txokolatinak oparitzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 31. orr.
Ni ez nintzela soldadu yanki bat Bigarren Mundu Gerra bitartean mendean hartutako herri batean umeei txokolatinak banatzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 163. orr.
Uste dut norbaitek haren irudiarekin txokolatinak egitea proposatu zuela behin, Mozartenarekin bezala-edo. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 124. orr.
Amonak plazera eta sentsualitatea erakutsiko dizkio, txokolatina zuri bat dela medio, eta dena aldatuko da: bakezkoak egingo ditu munduarekin Berria - Kultura 2004-12-22