Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txokolatesne (orobat xokoletesne) iz txokolatea eta esnea nahasiz eginiko edaria.

Aitonak eta bilobak txokolatesnea hartu dute, eta ogi errea ahabi konfiturarekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Ondotik, elgarrekin goxoki mintzatzen ahalko gira, sagarnoa eta xokoletesne beroa hurrupatuz.  Herria   2005-12-08

Txokolatesnea edo kafea aukeran eta bizkotxa xerra idor bana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Eude Bessiere esne biltzaileak muntatu zuen xokoletesne enpresa bat duela 50 urte BONCOLAC izenarekin.  Herria   2005-10-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus