Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txofer (orobat xofer g.er. eta txofur g.er.) 1 iz auto edo autobus baten gidaria.

Bigarren tiroa autoaren txoferrari ematera, eta ez don Jaime txatxu hari, Bernardino bere ondoan izango zuen erreka ertz hartan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Autobuseko txoferra eta bertan zeuden bidaiariak asko ikaratu ditun.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

Hegazkin pribatuak eta txoferrek gidatutako autoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Kotxe bat, oso handia, marroiz jantzitako txofer batek gidatua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Williams andreak xoferra bidali zuen Jacken maleten bila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 43. orr.

Batzuetan, autoa bidaltzen zion, txofer eta guzti, ibilaldi arin bat egin zezan hirian zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.

-Nora? -txoferraren galdera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 76. orr.

Atzerako ispiluari begira hitz egin zion txoferrak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Txoferrak autoa leun-leun gelditu zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Aitak SSetako bere txoferraren uniformearen jaka grisa eman zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.

Kutxa eta atea itxi ondoren txoferraren jarlekuan eseri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.

Txoferraren ondoan eseri zen Pat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.

-Boulevard kafetegira -agindu nion txoferrari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Zauritua Bilbora eramateko agindua eman zion txoferrari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.

Ni edozein mozorro hartzeko prest nengoen, txofer, soldadu, kazetari, edozein, Chavezengana hurbildu ahal izateko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Herrira egin nuen joan-etorrian txofer izan nuen gaztea; Badiola hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.

2 (izenondoekin)

Barruan ikusi genuen txofer uniformeduna.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

Ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Neu nintzen garbitzailea, lorezaina, etxekoandrearen txofer pribatua, iturgina eta kristal garbitzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Utzi nahi ez, nonbait, beste inori gure salbatzaile izaten; txofer ona izan balitz sikira, baina kaxkarra baino kaxkarragoa izaki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

Txofer beltzak bolizko hortzez beteriko ahoa erakutsi zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Txofer berriak galdetu dio lehengoari: "Eta horiek, nora eraman behar ditugu?".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondo zihoala erantzun zion txofer lanetan ari zen emakumezko adinduak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Musuen hagunaz bereizi ginen, taxi txoferraren begi-keinuen benedikazioarekin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Logroñora doan taxi txofur bat gelditzen zait, berehala erranez, beti hartzen ohi duela Santiagorako bidean dabilela iduritzen zaion norbait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 82. orr.

Autobus txoferra da bera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Bus-txoferra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Nagusia gamelu-txofer, sermolari edo tximeleta-ehiztari artatsua zen sorterrian  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

5 (adizlagun gisa)

Txofer neu joango nintzen, eta ondoan, Roman bera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Mirari zihoan txofer.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 243. orr.

Gerran txofer ibilia zen, aita bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Oraingoan bi kataluniar zetozen txofer.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txofer eta guzti (3)

autobuseko txoferra (5)

gure txoferrak (3)

txoferraren atetik (3); txoferraren ondoko (5)

agindu nion txoferrari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus