Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru txita eta ama oiloak lurra aztakatzeari utzi diote. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Errun eta txitak atera, hamabostaldi bateko lana izaten da hegazti hauentzat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 227. orr.
Ekaitza hain gaiztoa al da, bada, txitentzat? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Ostiralean jarritako arrautzetatik jaiotako txitak, zori txarra izango zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Ama batek bere seme-alabak eta oiloak bere txitak bezala babesten eta gobernatzen zituen bere anaia guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.
Oiloak txitak legez zaindu behar zaituztet, ala? Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 212. orr.
Oiloak aurrera segitu zinan, jaiotako txita guztiak atzetik zituela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 108. orr.
Nagusiaren esanekoa oso, txita oiloarena nola. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 154. orr.
Ez ote ziren garajeko habian hazitako txita haiexek berak izango, akaso, hiru urte eskasen buruan, doluzko jantzian, goibel, zeruan jiraka ibiliko zirenak? Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.
Nola baititu eperrak erruten arraultzak eta gero jarraituko ez dioten txitxoak ateratzen, hala ditu gizon zikoitzak gizalegeari aurka ondasunak bereganatzen, egunik gozoenean besteri uzteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.
Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Bakarrik gelditu ginenean, kuzkurtuta egon nintzen puska batean, txita bustia bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 158. orr.
Txito luma-bustia! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Saiek habia nola egiten duten, eta txita nola jaiotzen den ikusi ahal izanen dugu. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Behin, amonarenean ito nuen txitaz oroitu, eta, orain, urte askoren buruan, argi dut amodioa txita bat bezain hauskorra dela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 264. orr.
Txita-talde ugaria zuen eta inguruan zebilkion etengabe jira-biraka, eta denak ezin ziren haren hegalpean babestu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.
ik txitalde.
Oilo bat, txita talde bat babesteko hegoak zabaldurik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.
· Bai oilo txitentzat eta baita txorien habietan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Galipotaz zikindutako belatz txito bat aurkitu dugu. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Zurrumurrua kurri da gutarik bakoitza kutsatua izan daitekeela, gaitza hamabost egunez xitan egoiten baita. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.
Zenbait astez xitan emanak izan baitira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 243. orr.
Bai al dakizue abendu hitza daukagula baita ere, euskaraz noski, gabiraiari eta zapelatzari, miruari edo txitalapurrari deitzeko ere? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.
txitoak bezala (3)