Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txistulari (orobat txixtulari g.er.) 1 iz txistua jotzen duen pertsona.

Hasieran, herriko txistulari zen Bitorio Garmendia izan zuen irakasle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Txistulariak badauzkagu, baina soinujolerik ez!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.

Txistulariek bazuten aski arrazoirik trikitilariekin haserre egoteko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Txistulariak eta gaiteroak entzuten ziren karriketan, eta txapelak gorri eta galtzak zuri jantzitako dantzariak ere bai, erruz, han-hemenka ibiltari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Altzabiako auzoan erraldoi, gaitero eta txistularien ibilaldia.  Herria   2004-02-19

Goiz-goizetik hasten da txistularien diana.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.

Ortzirale aratsaldean, txistularien kontzertua.  Herria   2001-11-08

Jose Inazio Ansorenak zuzendutako Donostiako Udal Txistularien Bandak emanik.  Herria   2003-12-18

2 (hitz elkartuetan)

-Oraintxe bertan herriko txistulari-bandarekin egon nauk bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Haurren jaunartzeetan ibili nintzen txistulari taldean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Jose Maria Gurrutxaga, Txokolo, eta bere hiru semeak, Juan, Jose eta Antonio ere bai. Azpeitiko txistulari familiarik ezagunena osatzen zuten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Trifaldinek hau entzun zuenean, lurreraino belauniko eginda, txistulari-ttunttunei jotzeko seinale egin zien.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Euskal-Herriko Txistulari Taldeen Txapelketan.  Herria   2002-11-21

3 (izenondo gisa)

Antzeko zerbait iradoki du Don Isidro Ansorena nire adiskide zintzoak, gure Udaletxeko maisu txistulariak.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Otsoak eta jendea, izarrak, ilargia, eguzkia, haize txistularia, euria, elurra eta loreak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko txistulari (4); txistulari bandak (4); txistulari taldea (4); txistulari taldeak (3); udal txistulari (5); udaleko txistulari (3)

dantzari eta txistulariek (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus