Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan gogora etortzen zitzaion Marcoren ahots zakar eta txistukaria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.
Borroka betean ari direla, zeharo debekatuta dago baso sakratura sartzea... -esan zuen druidak ahots txistukariaz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.
Askotariko kanarioak, kantariak eta txistukariak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Haizeak zekarzkion, bere firfira txistukariaz, ez nondik eta ez handik zetozkion hots, oihu, argibide, ziri eta mezu haiek guztiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.
Esaldiak ingelesezko eta gaztelaniazko esamoldeekin zipriztinduz, hitzak ebakiz, ezpainen arteko leherdura txistukariekin esaldiak txikletuz... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.
Alegia, eltze, mintzo, altzo bezalakoetan txistukaria afrikatua izan ohi da eta ez igurzkaria (elze, minzo, alzo). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Esan behar da txistukariaren ondorengo trabaria ez ahoskabetzeak txistukaria ahostuntzea ekar dezakeela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.
Txistukarien ahostuntasuna alofonikoa da euskaraz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.
Gutxi hitz egiten zuen, oso italiera traketsa zuelako beharbada: txistukari guztiak berdintzen zituen, eta oso esaldi laburrak ateratzen zitzaizkion, guztiz osatu gabeak haietako asko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 284. orr.
Ikus hobikari atalean txistukari apikari eta lepokarien nahasteaz esanak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 148. orr.