Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txistuka (orobat xistuka g.er. eta xixtuka g.er.) 1 adlag txistu eginez.

"Sss", atzetik txistuka ari zaizkiola entzuten du, aretoaren aurreko aldean ez entzuteko bezain leun.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

Hura kantari eta beste guztiok txaloka eta txistuka, barrezka eta oihuka, berealdiko iskanbila sortuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.

Lehen, arriskatu egiten zen, kanpora irten eta txistuka, kantuka, oinaz lurra joka, etsaia izutzen saiatu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 22. orr.

Urrunean norbait ari zen txistuka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Tarteka umeak txistuka aritzen zitzaizkien zeken merke-nahi zurbilei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

ETAk hildako guardia baten hileta elizkizunean jendeak txistuka ekin dio apaizari euskaraz errezatzen hasi denean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Claude, eskuak sakeletan, txistuka, goizero Parisen erdiraino igotzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Orain, gehiegi sufritzen zuen, isilik gelditzen zen azkenerako, bizkarra makurturik, erdeinuz txistuka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Kanta bat txistuka gogoratzen denean bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Urrutiko herri bati egingo dio dei Jaunak, bandera jasoz eta txistuka.  Elizen arteko biblia   Is 5,26

Txistuka jardun zuen, eta aurrera segitu, txaboletatik erantzunik ez-eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Kanpoaldean, marmolezko hall distiratsuan, Joe O´Keefek Sweet Rosy O´Grady kanta zerabilen txistuka, igogailuaren zain zegoela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

2 irud/hed

Txema, ahoa guztiz lehorra eta bronkioak txistuka zituela [...] egunsentiarekin batera esnatu zen burua lehertzear.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Sukaldean, surtan, kafea txistuka ari zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 144. orr.

Trenmakina txistuka sartzen ari zen eta geltokiko burua eskaileretan beheiti heldu zen deus gertatu ez balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 34. orr.

Tranbia luze eta hori bat txistuka igaro zen handik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.

Bere baitan bildurik, polizia bat txistuka hurbildu zen. Ipar haize fina zebilen, bide bazterreko gaztainondoen hosto artean txistuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.

Gauez haizea txistuka, eta kilkerra sasian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 120. orr.

Heroi batek bezala lubaki bat defendatu eta txistuka datozen balen artean bandera landatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Erradiadoreak joka eta txistuka ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez, zeinei sudur-txistuka erantzuten baitzien nagusi jaunak aldameneko gelatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus