Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txistualdi (orobat txistukaldi) iz txistu jotzea.
Kapitainaren hirugarren txistualdia entzun orduko, dist-dast batean atera zen soldadu sail osoa lubakitik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.
Hots, une horretantxe, Atxeta aldera abiatzera zihoan trenak bere txistualdi zorrotz luzea entzunarazi du bazterretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.
Pentsakor jarraitu [zuen] nire ganbito-irekierari nola aurre egin, eta txistuka ere bai, erabat urduritzen ninduen bere melodiarik gabeko txistukaldi erdi-ahapekatu, oharkabe eta balbula baten zirriztuko xuxurlaren moduko harekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.