Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiste (293 agerraldi, 85 liburu eta 40 artikulutan; orobat xixte g.er.) 1 iz denbora-pasa kontatzen den ipuintxo edo gertaera, eskuarki barre eragitekoa. ik izkirimiri.

Kartetan ari ziren bitartean hari entzundako txiste bat kontatu zigun: pokerrean ikasten duen zakurrarena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.

Txistea kontatu, eta jendeak barre egiten zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.

Stanley, konta iezaguzu txiste bat, kontatu pasadizo xelebreren bat barre egin dezagun.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.

Zure oinetakoak lotzeko dina ere ez den jendeak txisteak asmatzen ditu zure lepotik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Julenen harridurarako, txisteak ez die entzuleei batere graziarik egin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.

Ezin al duzu txiste bat ondo hartu?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

-Ba al dakizu bitter erdiaren txistea, Sara?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 81. orr.

-Non dago txistea?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

Golf-jokalari japoniarraren txistea erdi-erditik hondatu didazu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

Klubeko kideen artean Kohni buruzko txiste bat kontatzen zen: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Politikoki egokiak diren txisteak bakarrik erabil al daitezke?  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Nik neuk txistetzat hartu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Garai batean oso txiste onak zenekizkien.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.

Robertok kontatu zion txiste txar hura zerabilen buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Mikel eta Jon, antolatzaileetako batekin gipuzkoar eta bizkaitarren txiste txarrak kontatzen eta barrez lehertzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Barre ttiki bat atera zitzaion, hura munduko txisterik barregarriena balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

"O! A!", oihuak eta barreak, txiste errazen bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.

Ingeniariei buruzko haren txiste inozoek ez naute amorrarazten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Orduan ere txiste berdeak kontatu eta kontatu ari zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.

Barre-algara egin nuen, nahi gabe, txiste lizunen bat aditzean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Ondo ulertu nuen Triestekoek beren hiriaz beti egiten duten txiste gordin hori.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Garia lastotik bereizten baino zailago da asmatzen noiz den burutazio bat aforismo eta noiz txiste soil.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 135. orr.

Aitortu behar dut beste hainbeste gertatzen zaidala txikiteo giroan-eta ohikoak diren beste txiste triste horiekin ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

-Kubatar txiste bat kontatuko dizut, Diego -esan zidan halako batean, betiere niri besotik helduta-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 170. orr.

Aspaldiko txistea dugu koadrilan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Medikukideek ezagutzen ninduten, eta bazekiten txiste-kontalari trebea izan nintekeela, hainbatetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 190. orr.

Bazekiat txiste-izena duela, baina hala deitzen zaiok: Portzinkula Eguna.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 148. orr.

Orduko eskuindarrek kontatzen zuten txiste-itxura guztia du hona dakarkidan pasadizoak: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

Bai, egia da, garai batean txiste uzta ederra nuen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.

· Lagunetako batek, beti txiste kontari aritzen baitzen, galdetu zuen: Zenbat ordain liteke judu batengatik?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Lagunak bere inguruan bildu eta txiste-kontatzen hasten den dontsua konspiratzailetzat hartzen du begiraleen arrazak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarteak bazterrera kondenatzen duen jendearen kontura egindako txisteak izan ohi dira sarri txikiteo-txisteok: emakumea jostailu, homosexuala marikoi, eta batez besteko ez dena barregarri bihurtzen dituztenak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txiste bat kontatu (4); txiste kontari (3); txiste soila (3); txiste triste (4); txiste txar (3); txiste txarrak (5)

txistea kontatu (4)

txisteak egiten (6); txisteak kontatzen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus