Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguneko ostrak, jan txirlak orain, dastatu frantses erara prestatutako gure muskuilu gozoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.
Goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu, lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.
Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.
-George, nik oso-oso atsegin ditut txirla egosiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.
Txirlak eta txibiak ontziratzeko kaxa hutsak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.
Itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu. Berria - Gaiak 2004-03-28
Berak atonduriko plater bete arroza txirlekin irensten nuen bitartean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.
Behin bakarrik gogaitarazi zenuen nolabait ere, txirla-zukua isuri zenionean bizkarretik behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.
Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak, [...]. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.
Txirla-katilu zilar-kolorekotik irteten zen lurrina lanpararen pantailaren erlantz arrosaren inguruan kiribiltzen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.