Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiringito 1 iz adkor txosna, eskuarki hondartzakoa.

Ematen du koadro arrunta dela, hondartza bateko txiringitoko horman eskegitzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Hondartza, patata tortilla, txiringito eta ume kakatien sasoia amaitu da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Zaindu txiringitoa, jefa, esan nion Maialeni, limurtzaileen moduan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 125. orr.

Hondartza ta udako txiringitoetan lan egiten dutenek [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

Chichiriviche Macondo dela iruditu zait, era guztietako eta ordenik gabeko txiringito zaratatsuez betetako dekadentzian sartua ageri den Macondo zikina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

2 irud/hed

EHNE ez dago sindikatu berriak sortzearen aurka, baina «negargarria, lotsagarria eta patetikoa» deritzo Aldundiak halako «txiringitoak» sortu nahi izateari, «nekazaritzaren ordezkaritza errealaren gainetik egiteko».  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Azkarraga jaunak txiringito hori antolatu du bere enplegua justifikatzeko, eta ez duelako ausardia politikorik [...] benetako Enpleguaren Euskal Kontseilua sortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus