Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirikordatu, txirikorda(tu), txirikordatzen (orobat xirikordatu g.er.) 1 du ad txirikorda egin.

Pozik zegoen Denverrek gogor egin ziolako esan zionean dotore janzteko, edo gutxienez ilea berriz txirikordatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Adatsa txirikordatzen amaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Orraztez bukatu eta txirikordatzen hasten denean, logalea jartzen zaidan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 281. orr.

Sosa ederki sakelaratzen zuen eta arditen dardaraz edozein neska txirikorda zezakeen, oldar ez zitezkeen itsusienak barne, neskek diruaren ohorea baizik ez zutela begiko sinetsirik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

· Udan soroetan egiten nuen lan, neguan saskiak txirikordatzen nituen, edo aldean ekarri nuen urrea xahutzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Artile eta ereinotzez txirikordaturiko girlandak zeuzkan lepotik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Horman, leiho artean eskegirik, gurutze moduan txirikordaturiko betibiziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

2 irud/hed

Hainbat ideia txirikordatzea ez da erraza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 125. orr.

Piamontean eta Turinen ziren, bada, gure sustraiak, ez indartsuak baina bai sakonak, zabal-zabalak eta fantastikoki txirikordatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Nire hainbat burutazio eta aipamen txirikordatu ditut ametsarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Ez zagok heriotzarekin familiarizatzeko modu egokiagorik, ideia libertino batekin txirikordatzea baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Ispilura saiheska begiratuz, azken batean zerekin kontsolatua baleuka bezala, bere lanturu hotsak itxaropen menderaezin bat baleuka bezala txirikordaturik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Koruak Giovanni Gabrieliren kantata bat txirikordatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Neskatxa eta emakume asko ikusi genituen segidan, denak ere guztiz ederrak, beren ile txirikordatu, gerruntze gorri eta urdin bikain egindakoekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Atzamarrez ukituak eman zizkion ilaia txirikordatuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Zure azoketara luxuzko jantziak, purpurazko soingainekoak, bordatuak, kolore anitzeko tapizak eta soka txirikordatuak ekartzen zituzten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,24

Haren kapelan soka txirikordatua nabari zen, xingolaren ordez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 33. orr.

Gero erne itxurako bat aurreratu da, artile txirikordatuzko kapelu bat buruan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Lokarri txirikordatu moduko bat al zuen?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 81. orr.

Lepo luzeko gizon bat ikusi nuen, feltrozko kapela bat zeramana, xingola ordez galoi txirikordatuz inguratua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.

'Abaka' hosto txirikordatuzko etxola tradizionalak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galoi txirikordatu (8); galoi txirikordatu bat (4); txirikordatu moduko bat (3)

galoi txirikordatua (3)

ilea txirikordatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus