Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Muturzorrotzak zer diren jakitea ez da gaur gauza erraza, baina potxak -pota, txipiroiaren antzeko animalia, handiagoa eta zabalagoa- harrapatzeko era bertsua erabiltzen da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 163. orr.
Barkuetako pinturak ere egiten omen du kalte dexente, txipiroiei aldarazi egiten omen die sexua, esan zuen greenpeaceko batek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.
Txipiroi erraldoia aintzira gainean nagi-nagi nola ibiltzen zen ikusiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.
Beñardo, Imanol, Atanasio, Floren, Martxel, txipiroitan ari ziren oraindik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.
Gau hartan Zierbenako arrantzale bik, txipiroietan ari zirela, bera eta balea marraduna ikusi zituztela. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.
Txipiroiak prestatzeko zuen era nazkagarria. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Paella edo txipiroiak, zer den hobea eztabaidatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.
Hara zer prestatzen ari naizen gaur: txipiroiak tintan, baina neure ukitu originalaz, ardo zuriaz bustita. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 96. orr.
Txipiroiak dastatzeko aukera ere izan zuen batek baino gehiagok. Berria - Kirola 2004-10-14
Txipiroi erre puskak eta tomate zati gorriminak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Egun batean galdetu zidan egia ote zen txipiroiak beteak saltzen zirelakoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.
Andreak haragi egosi gehiago eta txipiroi ale batzuk ekarri zituen. Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.