Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi neska pollit pasatu ziren nire ondotik eta irri egin zidaten zorrottorik gabe euritan txipatzen ari nintzela ikusita, [...]. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.
Zolan kristal hautsiak [...] galtzontzilo odoldu batzuk, aspaldi odolez txipatua egondako musuzapi bat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Udaberri hastapenetako apirila maitagarrien argitasunaren apurrak golkoa inarrosten zidan, bide napurretarik nindoala, haize kontra eta hezurretaraino txipatua. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Soingainekoa erabat urratu zen eta ni buruz beheiti erori nintzen legarrezko zola beltz olioz eta lurrunez txipatura. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.