Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txinpartatsu (orobat txinpartetsu g.er.) 1 izond txinpartez betea.

Bilbo, ordea, su apal eta txinpartatsu baten ondoan zegoen eserita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.

Gar txinpartatsu bat harrotu zen zirimolan dirdiratzen zuela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Basiliskoaren pozoiak egunerokoan zehar zulo txinpartatsu bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

-Kaka! -esan zuen marmarka amorruz-, dragoien muki lehor txinpartatsu handiak... igel-burmuinak... arratoi-hesteak... nahikoa da, gero!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Beroa eta bart hartutako edaria bezain txinpartatsua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Abila izan da beti horrelako bitxikeria txinpartatsuak aurkitzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

Esloganik txinpartatsuena, pindartsuena nori bururatzen, eta horixe erabili izan dugu, nori zer esatea komeni zen kontuan hartu gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

2 (adizlagun gisa)

Horrela ulertu behar zuten israeldarrek suak, kazkabar artean gartsu eta euripean txinpartetsu, etsaien uztak suntsitzen zituela.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,22

Bigarrenarekin pozik zegoela nabari zitzaion, txinpartatsu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

Emakumeak gauero ametsetan ikusten zituen txori koloretsu eta kantu-txinpartatsu batzuek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus