Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txindurritu, txindurri(tu), txindurritzen (orobat txingurritu) da/du ad da/du ad gorputzaren adar batean, jarrera txar baten ondorioz edo, azkura mingarria sentitu. ik inurritu.
Luze gabe txindurritu egin zitzaidan ezker besoa, eta masailean milaka orratz ikusezinen ziztadak sentitzen nituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
-Hankak txindurrituta dauzkat -esan diezu-; ezin al dut pasilloan barrena pixka batean ibili? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 43. orr.
Gune jakin batean hazka eginez gero, odola berehala joango da azalera, eta alde hori txindurritu egingo balitzaigu bezala da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 141. orr.
Ipurdia txindurrituta dut berriro; ez baita gauza erraza denbora guztian eserita geldirik, eta isil-isilik egon behar hau. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.