Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txinal (orobat txinel) 1 iz etxean erabiltzeko oinetako arina, orpoa agerian uzten duena.

Biolonek txinal zaharrak jantzi ditu eta ohe artean paseatu da une batez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

Xira, bufanda eta oinetakoak erantzi, eta pijama eta txinalak jantzi ditu Marialuisak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.

Gizonezko botak, zapatak eta txinalak kaxatan sartu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Burutik oinetara, txanotik txinal persiarretara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Zuhaixka baten atzean geratu ziren zain, Evans jauna atzeko gelatik korridorean barna bere txinalak arrastatuz etorri eta sarraila irekitzen ahalegintzen zen artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

2 hed

Askatasunaren arabera, pasa den hilabetea uretako txinalekin, galtzerdiekin eta jertse batekin eduki dute zigor ziegan, eta sarritan biluztu ere egin dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus