Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tximista (orobat tximist, ximista g.er. eta ximixta g.er.) 1 iz argialdi bizi eta laburra, lerro bihurdikatu eta adarkatu bat osatzen duena, ekaitzetan bi hodeiren arteko elektrizitate deskarga batek eragina. ik oinaztura.

Tximistak zeruan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Tximistak etengabe ari ziren bidea argitzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Inoiz baino bortitzago ari zuen kanpoan euria, eta tximistek zeru beltza argiztatzen zuten, ondoren trumoi hotsa entzuten zela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 71. orr.

Zaldiek irrintzi egin zuten, eta egundoko tximista batek urratu zuen zerua, eta halako kolore ñibirri-ñabarrez airea dardarazi zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Tximista batek egurtegia argitzen zuen lipar batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

Tximista batek argitzen du euri-sarea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Hamaikak aldean, tximistak zerua pizten hasi eta etengabe aritu ziren joka handik aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Cassinik tximista bat antzeman du Saturno planetan lehen aldiz.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Zerua bikea baino beltzago, trumoi eta tximista, eta itsasoa gorantz elizdorreak eta mendiak adinako olatu beltzekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 63. orr.

Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean, laino itxia eta turutots izugarri handia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

Tximista eta trumoia bezala, Indian ustelkeria eta zabartasuna batera doaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Hau baita egia handien zoria, hauek tximista baten iraupena baitute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

Balboren hitzak, batzuetan, tximistak bezain zorrotz zitzaizkidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.

Zakurrak nire aurretik tximistak hartua bezala alde egin zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Hara iristean, tximistak harri bihurtu balu bezala gelditu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Tximistaren dirdaiak horrelaxe itzaltzen ditu une labur batez beste argi guztiak, bere gar bizi horiarekin lurra ilunduz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 92. orr.

Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi-bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.

Une batez, tximistaren azkartasunaz, basoan aurkitutakoa guarda bera ez ote zen izango otu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

2 (izenondoekin)

Ekaitz eguna zen, hodei biren artean tximista lauso batzuekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.

Memento hartan, tximista zakar batek zerua urratu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Noizean behin tximista gorri bat ikusten zen, eta zarata gorra entzuten zen aire geldo eta astuna astiro zeharkatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.

Tximista itsugarria ikusi zen, eta atearen orriak lurrera erori ziren milaka zatitan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Leihotik sartutako tximista izpi batek dirdiraka jarri zituen bere azkazalak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Harryren bekokiko tximista-orbainari begiratu zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Orbain txiki-txikia zen, tximista-forma zeukana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Etsaiei, berriz, tximist-geziak jaurtikitzen zizkieten.  Elizen arteko biblia   2 M 10,30

Mugimendua isilgordeka antolatu da, baina tximista-kolpearen pare lehertu berri da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

-Ada, ez dun hori, sinets iezadan! -une hartan burura etorritako tximist-zartaldi baten moduko ideia bat adierazi nion segidan-: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.

Tximist-andanak urratu zuen zerua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Begi goriak ziren, txinpart eta tximist kolpez moldatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Gero, etorri deneko tximista-abiada berdinean aldegin du, paretik kentzen zitzaizkion pertsonen artetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 134. orr.

Gau batean, zirti-zarta batek esnatuko ditu donostiarrak, eta zeru ordura arte beltza tximista-kolorez agertuko zaie, eta badiara begira jarriko dira.     «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.

· Guk, urrunetik, ekaitz giroan bizi zela ikusten genuen, tximist-trumoiez inguratuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1971an, Uncastillon, Zaragozan, bola-tximistak dorre osoa zartatu eta bota zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

· Kanpoan ekaitza genuenean, trumoi-tximistei aurre egiteko-edo, amonak esaten zuen: Santa Barbara, ora pro nobis!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.

5 (erkaketetan lastertasuna adierazten; ik beherago 9)

Tximista baten pare, mutil bat igaro da haren mahaitik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 16. orr.

Pedaletan zutitu eta tximistaren antzera abiatu baino lehen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.

Tximista bezain agudo zetorkien haize erauntsia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Tximista bezain bizkor jiratu loroa, eta hatzean hozka egin zion, odola isurtzeraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Burua makurtu nuen zure ondotik pasatzean, eta tximista bezain azkar aurrera jo nuen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Berak tximistak baino bizkorrago ihes egingo zuen lasterka kontrako norabidean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.

Zutitu, eta tximista baino arinago iritsi naiz bisitarien mintzalekura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Tximista baino azkarrago joan zuan Maria Angeles sukaldera, handik kalendarioa ekartzera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.

Tximista baino agudoago agertu zen Ouroanaren eskuan labana bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.

Jainkoa sakonenean bat-batean sartzeak ikusarazten dio, tximista bailitzan, oraindik zer dagoen egiteko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.

· Tximista bezain bizia, etorri handikoa, adar-jotzailea eta alproja samarra.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.

6 hodei baten eta lurraren arteko elektrizitate deskarga. ik oinaztarri.

Tximistak erori ziren, trumoiak jo zuen, eta zerua sugarretan piztu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 157. orr.

Tximistak hiriko zentral elektrikoa jo du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Txikitan nik gure kalearen alde bat euritan ikusi nuen eta etxe batean tximista batek jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.

Tximistak jota bezala bihurritu zen Elizabeth ohe ertzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Hau egia ez bada, jo nazala zeruko tximistak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Tximista batek kiskali dezala!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 175. orr.

Lo zeudela, tximista sartu eta ondoan zuen anaia xixpildu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Bartzelonan, tximista katedralean sartu, organoa erre, eta Santa Eulaliaren kapera hondatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Tximista batek jantzien jabea bat-batean lurretik erauzi balu bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Orain dela mende bat tximista batek porrokaturiko dorrea berriro altxatzen da Alme ibarraren gainean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Orduan, Jaunak tximista bidali zuen, dena kiskali zuena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 77. orr.

Zeusek hodei beltz bat jarri zian ontziaren gainean, eta itsasoa ilundu; gero, trumoika hasi zuan, ontziari tximista botatzen zion bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

-Jesus, zergatik ez duzu tximista bat botatzen jendilaje horren erdira?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.

Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

7 irud/hed

[Etnaren] su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko. Badira, halaber, beren gau osoan tximista horrek behin besterik argitzen ez dituenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.

Desarraren tximista ikusi ahala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Barre tximista kutsagarri batek erasan zuen berriro Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Argialdi tupusteko horrekin batera, "eureka" ozen bat entzuten da batzuetan, aldi berean tximista intelektuala eta bihotz-zirrara adierazten duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Txokolatezko tximistak eta marmeladazko doughnutsak, trifle-a, marrubiak, jalea, arroz-pastela...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.

8 tximista batean tximista bezala.

Horregatik, hain zuzen, guda oinean hegazkin bat tximista batean igarotzen denean, alemaniarra da ziur.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Mukitsua tximista batean joan zen aitonarengana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.

Tximista batean, umeak eta Perrette etorri zitzaizkion Ruche jaunari gogora.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

9 tximista bezala ziztu bizian.

Tximista bezala hegan doana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Kotxea tximista bezala zihoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Zarata handi bat entzun zen, eta Muxi, egitekoak bukatuta, tximista bezala jaitsi zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.

Tximista bezala jalgi ninduan bordatik eta lasterka eta lasterka eta lasterka [...] ene sortetxera itzuli ninduan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Bat-batean, beste gela batzuetara tximista bezala joan, eta han geldituko zen txunditzen zuten irudiei begira-begira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Bludgerra tximista bezala zetorkion ostera, bigarrenez erasotzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Nire lagunaren herren dotore, sujerente, maitagarri hura ikusi nuenean, irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Ostikoa tximista bezala atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

10 tximista egin

Ba, euria egin, trumoia egin zein tximista egin, ni Antioquiara noa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Geziak jaurtikiz sakabanatu zituen, tximista eginez ihes eragin.      - 0. orr.

· irud/hed Agian gizona herabea zen eta horregatik zuen hain irribarre iluna, hortz handiek tximista egin arren eta bai ñir-nir ere biboteak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.

11 tximistaren pare tximista bezala.

Taxitik jaitsirik, tximistaren pare abiatu ziren apartamentura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.

Bere larri hartan, bisirra tximistaren pare heldu zen Marsauanengana, eta nola edo hala onik atera ahal izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

Albisteak osaba Kamilengan trumoi baten eragin berbera izan zuen, eta tximistaren pare oldartu zen kafe etxera  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

12 tximist-orratz ik tximistorratz.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus