Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tximinia (orobat tximeni g.er., tximini g.er., ximinea g.er., ximinei g.er., ximini g.er. eta ximenea g.er.) 1 iz kebidea; teilatutik gora ateratzen den kebide zatia.

Urrunago, lantegiko tximiniak zeuden, eta euren atzean, lausotu samar, kanpandorre baten ingerada zorrotza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Sefanitroko tximiniek eta gasek Barakaldo ezkutatzen zuten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Larru fabrika bateko tximinia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.

Adreiluzko tximinia handia ikusi zuten urruntasunean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 355. orr.

1910eko argazki bat, non fabrikako instalazio zaharrak agertzen baitziren, lau tximinia txiki zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

Erretokia, azkenik, alimaleko bastiza bat, tximinia gora batekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Gustatzen zitzaion han egotea, tximiniaren aurrean, baso bat eskuan, bere etxean, etxean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Errausketa-labe baten tximinia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Leihoaz harantz, zaldiak ikusten nituen lasai belarra jaten, eta tximiniako kea bailarako etxeetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Tximiniako tiroa astintzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

Tximiniak ondo tiratzen ez, nonbait, eta ke laino bat zegoen gela osoan barreiaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Lapurrak jaitsi ziren banaka-banaka tximiniako zulotik, eta denak olio irakinetan kiskalduta gelditu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Etxetxoak erosoa eta segurua ematen zuen iluntasunean, argi goxoa ikusten zen gortinen atzetik, tximiniak ke ederra botatzen zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.

Haize ziztukaria tximinian gora.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Keak ezin zuen tximiniatik gora igo; teilatuen gainean sakabanatzen zen, maindire urratuak bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Tximiniei kea zerien.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Azpiegitura horiek eta tximinietatik isurtzen dituzten gai toxikoak kaltegarri direla.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Laster igo ziren denak teilatura, eta tximiniatik begiratu zutenean, han behean hori-hori, urrearen itxurako zerbait ikusi zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 113. orr.

2 beheko suaren gaineko kanpai modukoa, kebidearen hasiera dena.

Leihoa, tximinia -suak belztutako harrizko leize handia-, eta ohea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Zerbitzaria etorri zen, eskukada bat egur zekarrela, eta tximinia piztu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

Txoko goxoena tximiniakoa zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Gustatzen zitzaion han egotea, tximiniaren aurrean, baso bat eskuan, bere etxean, etxean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Liburuak hirunaka zeuden metatuta tximiniaren apalean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Tximiniaren erlaitzean geratu ziren lerro-lerro botila hutsak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.

Nire bi lanparak eta tximiniako zortzi kandelak piztuta neuzkan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 334. orr.

Leihoetako kristalek kirrinka egiten dute, tximiniako hodiak dardara.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

Latorrizko xafla batez itxitako marmolezko tximiniara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Tximinian eskegitako zartagina beste sukalde tresnarik ez zegoen bordan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Buruz buruko solas luzeak izaten zituen harekin tximinia ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Zolaren logelako tximinia buxatu zutela eta idazlea kearen eraginez hil zela aitortu zion Buronfossek Hacquini.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Uda zen arren, tximinia piztuta zegoen, gerezi egurra erretzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Lagun bat zauritu da Iruñean, etxeko tximiniak su hartu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Tu egin zuen tximiniara, jendetasunik gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Tximinia haundian idi eta basurde osoak erretzen ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lokalaren erdian metalezko berogailu zaharra, tximinia-tutu luzekoa, sabairainokoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Tximinia buruaren gainean Txinako pitxerrak eta emakume baten argazki handi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

Tximini kanpaiaren azpian eseri ziren, oinak harri gainean zituztela, eta berriketan jan zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 32. orr.

Gainerako gelak: batean, tximinia arrastoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Hartz mordoa hil zuen tximinia-garbitzaile batekin jolastea gustatzen zitzaion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

Aldian behin sugar gorrixkek ontziaren tximini gaina betetzen zuten kearen kiribilen artetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kantuan, txoriak baino alaiago, poz-zabalka, nola haizeak etxe tximinietako kea zabaltzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Su tximinia txiki hartako txokoan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 215. orr.

Osasunaren ikuspuntutik, horixe litzateke kaltegarriena, industria-tximinia batetik isurtzen dena baino askoz arriskutsuagoa, zigarro bat erretzean sortutako dioxinen kantitatea txikia bada ere erretzailearen arnasbideetatik sartzen delako zuzenean eta kontzentrazio handitan.  Berria - Gaiak   2004-10-07

5 (itsasontzietakoa)

Ugerrez gorriztutako tximinia handiko ontzi potoloak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

Bonba tximiniatik behera amildu zen, eta korazatuaren labeetan zapartatu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

Ikusiko duzu bajurako flota osoa nasan lotua gallardetez eta festako banderez apainduta, ikusiko dituzu baforeen tximinia ondoko tutuak lurrun jaulkika, ikusiko duzu Franco badoala bere auto beltzean...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.

Tximinia horiko bapore zuri handi bat Askatasunaren estatuaren aurretik pasatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Kobazuloak tximiniak ditu, lantegi bat delako, irudimenaren lantegia.  Berria - Kultura   2004-06-02

6 irud/hed

Errazena, azkenean, House tximinia ospetsua izan da, hogei metroko izotzezko sakongunea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Halako tximinia hidrotermaletan bakterioak eta bestelako bizidunak aurkitu dituzte ozeanoen sakonean.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Hango ura ez da izozten, izotz geruzak presio izugarri handiaren pean duelako eta hondoan lur azpiko berotasuna askatzen duten tximinia geotermikoak daudelako.  Berria - Gaiak   2004-11-07

7 tximinia-zulo (orobat tximini zulo eta tximinizulo)

Tximinia-zuloan gora begiratu zuen eta hormak jo zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Ez duzu ikusten kea, tximini zulotik ateratzen?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.

Tximinia-zuloa bezain beltza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 38. orr.

Baserriren batean tximinizuloa ikatzaren hautsarekin itsutu egingo zela eta suak hartu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus