Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txima 1 iz pl ile multzo nahasi eta zaindu gabea.

Buruko ileak baino gehiago dira arrazoirik gabe gorroto didatenak, nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak.  Elizen arteko biblia   Sal 69,5

-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Bide-bazterren batean aurkitu bagintuzte bezala oihaneko lianak buruko tximetan katramilatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

-Ez itzazu ukabilak astindu, tximak ateratzen ibiliko bazina bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

Alkandora hutsean, bizarra egin gabe eta tximak harro-harro zituela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.

Armonia, gure etxekoa, maistrak tximetatik helduta eskolatik bota ninduenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.

Borrokan hasten dira, tximetatik tiraka, elkarri kristorenak esaten dizkiotela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

2 (izenondoekin)

Txima zuriak, muturra hennaz tindaturik zutenak, aurpegian behera amiltzen zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.

Belaunak harriaren gainean birrindurik, txima horiak ondo lotu gabe, zurbil-zurbil, hildako baten gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Animalia mesfidati baten begirada zuen, bere txima hori-gorrixken azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Txima gorrixkak atzeman daitezke burkoaren gainean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Txapel handi bat ipini zuen, badaezpada ere, bere txima gorriak ezkutatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Tira, Mikel, ikusi arte -eta musu bat pausatu du txima tindatuen atzean ezkutatzen den Slash-Mikelen ahoan-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 60. orr.

Aurpegi goibela eta txima nahasiak zituen gizon baten argazki handiak Harryri begi-keinu egin zion astiro lehenengo orrialdetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Esku-zartatxo urduriez ukitu zituen gero beraren txima harrotuak, urdinduak ageri baitzituen aurrealdean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Batetik bestera doaz, txima handiekin, maiz zikin aski, noiz edo noiz azazkal luze makur-makurrekin, ia larrugorri, gerrian oihaltxo soila dutela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.

Aitorren elastikoko aurpegiak bizarra ere badu, eta txapela antzeko bat buru gainean, txima luzeei eusteko-edo.     «Bizia lo», 2003 - 70. orr.

Fernanek berak ere aitortuko luke, bere begi berde horiekin, bere txima luzeekin eta belarrietatik dilindan daraman txatarreria guztiarekin, [...].  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 76. orr.

Gabardina, betaurreko eta gezurrezko txima luze haiekin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 108. orr.

Neska, berriz, txikia zen, maltzurra eta argala, eta mutur bitxia agertzen zuen, bere txima kizkurren sastraka beltzaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Normandiar ederrak bere farfailazko korapiloa erakusten zuen buruzapiz estalitako txima korapilatsu haien erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Einsteinek ilea orraztu zuen -txima anarkiko haiek astintzeari horrela esan badakioke-, atzera eramanez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizikleta gidatzen saiatzen ziren besaurreen artean egonezin bizian higitzen zitzaidan neska puska bikain, amorruzko distira betean txima-harrotu haren jabe zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

4 (abereenak)

Zaparrada gorrixkak mandoaren txima arreak blaitu zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

5 irud/hed

Ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Bestetzuek lantegiko tximiniaren ke-tximari erreparatuko zioten...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 171. orr.

Izotz printzak ximurtuz, edo epelez goroldio tximak xuxtartuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

6 (singularrean)

Ane, beltzarana ilajez eta azalez, sorbaldetaraino heltzen zaion txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Eskuan gazte bibotedun txima luzeko baten argazkia dauka.     «Bizia lo», 2003 - 70. orr.

· Dena txima luze eta gorputz atletiko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

7 ile-txima pl

Han orrazian kateatzen zitzaizkien ile-tximak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Haren begirada hura, ile-txima kiribilduen atzean ezkutatua.     «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Beste hiru lagunekin dator, denak, bera bezala, ile-txima luzekoak.     «Bizia lo», 2003 - 81. orr.

8 txima-jario izond tximak nahasiak daramatzana.

-Urka ezak! -oihu egin zuen emakume txima-jario batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

-Zerorrek ikusi -esan zion behin Egor Timofeievitxi, eskuaz bizar txima-jarioa laztantzen zuen bitartean-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

9 (adizlagun gisa)

Txima jario jaikitzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

10 txima-gorri (corpusean tximagorri soilik) izond

Altua, argala, tximagorria, jertse berde eta galtza urdinekin, egundo baino zurbilagoa, ez duzu zeure burua berehala ametituko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

'Eta egia da tximagorrietan ez dagoela onik?' esango dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

11 txima-luze (orobat tximaluze) izond

Ikusi uste dut oraino, gizon mehar handi txima-luze hari eskua emanik, urrats bakoitzean estropezuka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Maritxu, alditsu, txima-luze!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.

Zarpatsu batzuk zeuden gorpuaren inguruan, haien artean txima-luze bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Luzea, txima-luzea, belarritakoduna eta meharra bata; ñarroa, kaxka-motza, belarri-has eta are meharragoa bertzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Hey, Jon -agur egin dit bizardun tximaluzeak, eskuan duen zerbeza-botila kokotsaren pareraino jasoz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Azken hitzak gaizkile itxurako tximaluze putakume hark ahoskatu zituen: [...].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile txima (5); txima jario (3); txima luze (7); txima luzea (4); txima luzeak (8)

tximetatik tiraka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus