Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Londres laster geratu zitzaien oso atzera, eta haren ordez landa berde txukunak ageri ziren, eta gero, berriz, purpura-koloreko txilardiak, jostailuzkoak ematen zuten herrixkak elizatxoekin, eta hiri handi bizi-bizi bat, kolore askotako inurriak bezalako autoekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Athelasaren usainak aretoa bete zuenean, eguzkiaren argipean erlez jositako baratze eta txilardien lurrinak bezala, Merryk berehala begiak ireki zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 177. orr.
Txilardietara abiatu mendi-bidexketan barrena, lastozko teilatuko etxeen aurretik pasatu, Ipar Itsasoko bazterrak ibili. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.